TRIANO MENDIETAKO MEATZE ESKOLAK

  • Noiz

    2020/10/03

  • Ordua

    10:00

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

LEKU GUZTIAK BETETA - XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, milaka jornalari Enkarterriko

Meatzaldera iritsi ziren, hain zuzen ere, Triano mendietara, burdina- zainak (burdin mea) erauzteko lanaren bila. Meategi inguruetan, jendez

hustutako leku horietan, herrigune garrantzitsuak sortu zituzten, hala nola, Labarga, Zugaztieta, Triano, Balastera, Putxeta eta beste batzuk. Arinki sortutako herrixka horiek ez zuten azpiegiturarik. Pixkanaka, eskolak eraiki ziren: hasiera batean, zurezko barrakoiak ziren; geroago, harrizko etxeak, eta Errepublika garaian, eskola berriak sustatu ziren. Ibilbidea Trianon hasi eta Putxetan amaituko da, eta eskola haien adibide biziak bisitatuko ditugu, esaterako, Trianoko eskolak, “unibertsitatea”, Periko Solabarriarekin, Las Calizas, Cayetano Linazarekin, El Campillo, Balastera, Cotorrio eta beste asko.

Ordutegia

10:00 - 13:00

Argibide gehiago

Erreserbak: 680 395 118 telefonoan edo trueba@trueba.org helbidean.

LEKU GUZTIAK BETETA

LEKU GUZTIAK BETETA

Abanto Zierbena. Triano auzoa

Eta gainera