TRENBIDEA BILBON ETA BIZKAIAN, HISTORIA BITXIA. LEHENA, ORAINA ETA GEROA, HEZKUNTZARA ZABALIK DAGOEN MUSEO BIZIAN

  • Noiz

    2020/10/13

  • Ordua

    19:00

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilbo, meategien ustiapenean izan zuen garrantziagatik, trenbideak eraikitzeko aukera aztertu zuen lehenengo hirietako bat izan zen, eta XIX. mendean zazpi linea desberdinetarako zazpi geltoki desberdin izatera iritsi zen, beste hainbeste konpainiek ustiatzen zituztenak. Munduko hiriburu gutxik harro erakuts zitzaketen kopuruak dira haiek.

Bilboko Trenbide Lagunen Elkarteak, 61 urtez baino gehiagoz diharduenak, XIX. eta XX. mendeko material historiko ugari bildu ditu, eta horiek lagatzeko prest dago, hirian Trenbidearen Museo publikoa egon dadin.

Halaber, trenbide-modelismoa ere azpimarratuko da ume eta gazteentzako hezkuntza-tresna gisa. Eskalako trenbide-modeloak berreginez, Bilboko eta Bizkaia osoko historian eta garapenean funtsezkoena den garraiobidea ezagutu, interpretatu eta aintzat hartzeko aukera ederra.

Ordutegia

Urriaren 13a, asteartea. 19:00etatik 21:00etara.

Argibide gehiago

Erreserbak:

info@aafbilbao.net - agrunorte@gmail.com
Erreserbak egiteko azken eguna: urriak 8

Leku-kopuru mugatua

Bilbao. Bidebarrieta Kulturgunea. Bidebarrieta, 4

Eta gainera