Urkiolako parke naturaleko parketxea

Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxea Urkiolako Parke Naturalari buruzko erakusketa interaktibo iraunkorraz hornituta dago. Hemen Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke. Urte guztian zehar, publiko guztiarentzako ekintzak antolatzen dira, baita ikasturte garaian ziklo desberdinei zuzendutako programa didaktikoak ere.

Ordutegia

  • Azarotik-Martxora: 10:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Apiriletik-Urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 814 155 urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Urkiola