SANTURTZI, HEZTEN ETA IRAKASTEN

  • Noiz

    2020/10/17

  • Ordua

    10:00etatik 13:00etara.

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

XX. mendearen erdiko hamarkadetan, Santurtzik hazkunde demografiko izugarria izan zuen. Eskolak eta ikastetxeak txiki geratu ziren ikasleak hartzeko, eta eraikin zaharrak eraitsi edo eraberritzea erabaki zen, beste batzuk eraikitzeko eta biziraun zutenak egokitzeko.

Ondorioz, udalerriak askotariko eraikinak ditu: batzuk historikoak dira, garai bateko ongintzako fundazioen ondorio, hala nola, Gurutzeko Alabak ikastetxea, Santa Eulaliako Patronatua edo Nautika eskola zaharra, eta beste batzuk, modernoagoak, herriak azken bi mendeetan izandako aldaketen erakusgarri direnak.

Baina, interes arkitektonikoaz haratago, gure eskolek eta ikastetxeek badute beren historia, eta beren sekretuak gordetzen dituzte, eta horiek Carlos Glaria ikertzailearen eskutik ezagutuko ditugu, Santurtziko hezkuntza-espektroaren aniztasuna hobekien definitzen duten leku eta eraikinetatik egingo dugun ibilbidearen bidez.

Zoritxarrez aurtengo maiatzean hil egin den Jon Koldo Fernández García de Iturrospe santurtziar historialari eta kronikaria, Ondarearen Europako Jardunaldien ohiko laguntzailea izan dena, gogora ekarri eta aintzat hartzeko balio izango du bisitaldiak.

Ordutegia

10:00etatik 13:00etara.

Argibide gehiago

Reservas:

Santurtzi. Santurtziko Turismo Bulegoa

Eta gainera