Rekalde Aretoa. "Harri, Orri, Ar" mintegia

  • Noiz

    2021/01/20(e)tik 2021/12/15(e)ra

  • Ordua

    18:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Harri, Orri, Ar. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa

Ikerketa artistikoari buruzko mintegia

laSIAk, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldeak, antolatua.

2021eko urtarrilaren 20tik, 2021eko abenduaren 15era

laSIA ikerketa taldeak, Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa proiektuaren parte den Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia antolatu du eta 2021 urtean zehar garatuko da.

Praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakontzea du helburu laSIAk; artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz.

Abian den proiektuaren helburu nagusia ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da.

Helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzaile-lanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.

Saio guztiak Rekalde Aretoan izango dira (leku murriztuak) arratsaldeko 18:00etan, eta aldi berean streaming bidez emango dira, honako egutegi honen arabera:

  • Urtarrilak 20

    Mahai-Ingurua: Ana Arnaiz, Aimar Arriola, Iñaki Imaz.
    Informazio gehiago: harri, orri, ar. Mahai-ingurua – laSIA

  • Urtarrilak 27

    José Ramón Ais
    Informazio gehiago: José Ramón Ais – laSIA

  • Otsailak 24

    Mireia c. Saladrigues

  • Martxoak 24

    Laura F. Gibellini

  • Apirilak 28

    Remco Roes

  • Maiatzak 26

    Albert Corbí

  • Ekainak 30

    laSIA-ren eskutik bateratze lana

  • Irailak 29

    Clara Montoya

  • Urriak 27

    Arantxa Echarte

  • Azaroak 24

    Ainara Elgoibar

  • Abenduak 15

    Mahai ingurua

Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz, Izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian HARRI, ORRI, AR idatziz.

Informazio gehiago: Mintegia – laSIA

Webgune honetan saio bakoitzaren informazioa atxikituko da, baita online ikusteko sarbidea ere.

Pandemiaren erruz artista gonbidatuen interbentzioak aldatu daitezke.

Horrela bada, proposatutako hedapen formatu berriekin esperimentatzen saiatuko gara.

Edonola ere, aurreikusitako ordutegia mantentzen saiatuko gara.

Ekintza hau Rekalde Aretoa, BizkaiKOA eta UPV/EHU finantziatzioari esker egin da. (US 19/07 Proiektua)

Ordutegia

18:00etan

Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz, Izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian HARRI, ORRI, AR idatziz.

Informazio gehiago: Mintegia – laSIA

Webgune honetan saio bakoitzaren informazioa atxikituko da, baita online ikusteko sarbidea ere.

Pandemiaren erruz artista gonbidatuen interbentzioak aldatu daitezke

Horrela bada, proposatutako hedapen formatu berriekin esperimentatzen saiatuko gara

Edonola ere, aurreikusitako ordutegia mantentzen saiatuko gara

Informazio gehiago

Rekalde Aretoa. Alameda Rekalde 30. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera