ROLEN ARABERAKO HEZKUNTZA

  • Noiz

    2020/10/17

  • Ordua

    18:30ean

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea

Hezkuntzaren kontzeptua irakaskuntzarena baino askoz zabalagoa da. Etxean hasten zen, non haurrak moldekatu egiten ziren, etorkizunean haiengandik espero zenarekin bat etor zitezen.

Etxeko hezkuntzaren aldeetako bat neska-mutilek modu diskriminatzailean beren gain hartu behar zituzten rolen araberako banaketa zen.

Oso gazte zirela uzten zituzten alde batera jolasak eta ekiten zizkieten sexu bakoitzari zegozkion lan eta zereginei.

Hitzaldiarekin batera aspaldiko irudiak aurkeztuko dira, erakusten diguten bitxikeria xelebretik haratago ikusteko euskarri gisa baliagarri gertatuko zaizkigunak.

Ordutegia

18:30ean

Argibide gehiago

Erreserbak:

Otxandio. Otxandioko Kultur Etxea

Eta gainera