ROBERTO RODET VILLA MARGOLARIAREN ESTUDIOA. ARTISTA, MARGOLARI ETA OLERKARI ARIMA

  • Noiz

    2020/10/17

  • Ordua

    11:00

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

ARRA Elkartaren eskutik, margolari horren estudioa bisitatuko dugu. Erdi Aroan jatorria duen eraikin batean dago, eta horren barrualdea historia errespetatuz zaindu eta apaindu da.

Balmasedako artista horren sortze-prozesuan barrena egingo dugu ibilbidea: Cezanneren postinpresionismoa eta Artetaren eta Aranoaren euskal klasizitate modernoa hartu zituen erreferentziatzat. Era berean, liburu, olerki, zur zaharrezko tailu, altzari eta era askotako objektuek, egile intimista eta polifazetiko horren bizitza artistiko eta pertsonalaren azalpenera hurbilduko gaituzte.

Ordutegia

Urriaren 17an eta 18an, 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara

Argibide gehiago

Erreserbak: 656 743 753 telefonoan edo www.rodetvilla.com web gunean.

Leku-kopuru mugatuak

Balmaseda. San Severino plaza 8

Eta gainera