PLENTZIAKO ITSASKETA HEZKUNTZA ETA ITSAS ONDAREA

  • Noiz

    2020/10/03

  • Ordua

    Urriko larunbat guztiak. Ordutegia aldez aurretik adostu behar da, telefonoz edo posta elektronikoz.

  • Web

    Bisitatu

Plentziak badu itsas bokazio ukaezina, mendez mende biztanleen eta itsasoaren artean izandako harremanaren emaitza dena. Zerbaitegatik izan zen bertoko nautika eskola Bizkaiko garrantzitsuenetako bat, behintzat, XVIII. mendetik aurrera. Gaur egun, Butroeko Plasentia Museoak Plentziaren historiarekin, oro har, eta itsasketarekin, bereziki, lotutako hainbat objektu (maketak, botozko opariak, argazkiak, tresnak…) berreskuratu eta ikusgai jarri ditu. Erakusketaren beraren bidez eta bisitaldi gidatuen laguntzaz, itsasketaren jakintza zaharra berraurkitu ahal izango dugu.

Ordutegia

Urriko larunbat guztiak. Ordutegia aldez aurretik adostu behar da, telefonoz edo posta elektronikoz.

Argibide gehiago

erreserbak: 946773725; contacto@museoplentzia.org; www.museoplentzia.org. Leku-kopuru mugatua

Plentzia. Butroeko Plasentia Museoa