Ondarearen Europako Jardunaldiak. 20 urte

  • Noiz

    2020/05/05(e)tik 2020/10/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Ondarearen Europako Jardunaldien 20 urte Bizkaian.

Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldien 20 urte egingo ditu Bizkaiak.

Kultura Ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio-programa bat da, Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin lankide jardunik sustatua.

Europa mailan ibilbide luzea duen ekimenak aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du, gaur egun 50 estatuk parte hartzen baitute bertan.
Bizkaian, Foru Aldundiak koordinatzen du kanpaina, 70 udalerri baino gehiagoren eta kulturaren arloko ehun erakunde eta elkarte ingururen laguntzarekin.

Urrian zehar ateak zabalik izango dituen jarduera bat da, eta jendeak bere ondarearekin eta historiarekin lotutako baliabide ugari ikusteko eta ezagutzeko aukera izango du.

Edizio bakoitzak gai espezifiko bat du, antolatzaile guztientzat baterakoa eta proposamen guztien hari gidaria izango dena.

Horri esker, koherentzia handia ematen zaio ekitaldien programa orokorrari, baina, gainera, eta batez ere, oso jarduera landu eta berezien diseinua sustatzen du, urtez urte.

2020: Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat

Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.

Ondasun horietan, kontserbatu beharko liratekeeno eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu beharko litzaiekeen balioak antzematen ditugu.

Komunikazio-prozesu horretan, hezkuntzak funtsezko zeregina betetzen du, pertsonek ondare-ondasunen inguruko ezagutzak eskura ditzaten eta haiekiko errespetuzko eta sentikortasunezko jarrerak garatu ditzaten.

Horrela, museo batera, arkeologia-aztarnategi batera, arte-adierazpen batera edo beste edozein kultura-jardueratara hurbiltzeko dugun modua horren inguruan aldez aurretik dugun ezagutzak baldintzatuko du, eta, aldi berean, bizitako esperientzia berri bakoitzak modu positiboan edo negatiboan elikatuko ditu gure ondorengo ohiturak.

Kultura irakatsi eta ...

Eta gainera