Bilboko Arte Ederren Museoa. "Lemoiz gelditu" eta paisaiaren formak

  • Noiz

    2020/11/09(e)tik 2021/02/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Joan den uztailean, artisten edo haien oinordekoen eta bildumagile partikularren aldetik jasotako dohaintza multzo handi bat aurkeztu zuen museoak.

Lucas Vorsterman I (1595-1675), Vicente Larrea (1934), Thomas Struth (1954), Juan Carlos Eguillor (1947-2011), Juncal Ballestín (1953-2015) eta Dora Salazarren (1963) lanak, besteak beste.

Horien bidez, Bilboko museoaren ezaugarri nagusietako bat islatzen da: bilduma gero eta aberatsagoa dela, artistekiko lotura estuari eta bildumagile partikularren mezenasgo borondateari esker.

Orduan sartu zen Lemoiz gelditu (Lemoiz paralización) horma-irudi zirraragarria ere, orain museoko 32. aretoan jendaurrean aurkezten dena, eta, neurri handi batean, gure historia hurbilean garrantzi berezia duen gertaera baten testigantza dena.

Aldi berean, agerian uzten du gure inguruko artista askok gaurkotasunarekin duten konpromisoa.

1980ko azaroaren 8an eta 9an, Euskadiko Batzorde Antinuklearrek eta Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Defentsarako Batzordeak antolatuta, Herrikoi Topaketak egin ziren Bilboko Nazioarteko Azoka zaharreko hiru pabiloitan.

Bi egunetan eta Euskal Herriko nuklearizazio proiektuen aurkako erreibindikazio kolektiboko jai giroan, eta, zehazki, Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearra geldiarazteko kontsignarekin, topaketetan musika, antzerkia, bertsolariak, zinema eta arte eta artisautza erakusketak eskaini ziren.

Ekimen hau euskal mugimendu antinuklearraren barruan kokatu zen, zeinak gizartearen eta ekimen ekologista ugariren babesa izan zuen.

Antolatzaileek Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala "Arrastalu" margolariak gonbidatu zituzten parte hartzera, horma-irudi bat zuzenean egiteko.

Horrela, aldamio bat erabiliz eta ikusleen aurrean, hiru artistek berariaz Lemoiz gelditu (Lemoiz paralización) izenburua duen lan hau margotu zuten.

Lelo bera erabili zen handik gutxira grabatutako disko antinuklearrean ere. Ia 5 x 8 metro ditu 12 paneletan; horma-irudia Lemoizen (Bizkaia), Bilbotik gertu, 1972an eraikitzen hasi zen, eta, azkenean, inoiz martxan jarri ez zen zentral nuklearraren aurkako manifestu piktoriko moduko bat da.

Topaketen ondoren, horma-irudia Erandioko sindikatu-lokal batzuetan egon zen, harik eta 90eko hamarkadaren hasieran Bilboko Gezia Fundazioak bere gain hartu zuen arte. 2016an, Geziak Otxandioko Andikona 1936 Fundazioari eman zion, eta Zumetak zaharberritutako horma-irudia herri horretako eskolan geratu zen, harik eta orain, euskal mugimendu antinuklearraren oraintsuko dohaintzari esker, museoaren bildumako parte bihurtu den arte.

Asmo kritiko nabarmenarekin pentsatua, konposizioak hirurogeita hamarreko hamarkadako euskal artea eraldatu zuen hizkuntza figuratibora garamatza, erreferente soziokultural garaikideak txertatuz, hala nola Guernica-ko bonbilla-begia –zeina Picassoren koadroan bezala, konposizioaren erdian dagoen– eta Chillidak 1974an sortutako logo antinuklearraren irudia. Urte horretan, euskal eskultoreak “Euskadi ez nuklearraren alde” kanpainaren logotipoa diseinatu zuen, eta “Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez” leloa zuten pegatinetan zabaldu zen, Rafael Balerdi margolariak ordainduak.

Irudia, zeina euskal mugimendu antinuklearraren ikur bihurtzera iritsi zen, “Lemoiz gelditu” leloa duen kartela baten ondoan agertzen da, lehen planoko sugeen eraztunetan estekatuta.

Narrasti biak, Arrastaluk margotuak, orografia leuneko paisaia idiliko batez estalitako mahai baten gainean daude, zuhaitz-belardiz, belar-metaz eta baserriz zipriztinduta –Ameztoyren poetika naturalista gogorarazten dute–, asaldagarri beren presentzia mehatxagarriarekin.

Narrastiak kontrol sozialaren mekanismo ordurako berrien eta ezkutukoen metafora dira, Arrastaluren hitzetan, zeinak, errealismo fantastikoa eta ilustrazioa baliatuta, topaketen kartela ere egin zuen.

Mahaiaren inguruan botere politiko, ekonomiko eta militarra ordezkatzen duten hamabi gizonezko pertsonaia agertzen dira. Aurpegi maltzurra dute, eta, kasu batzuetan, Zumetaren keinu espresionistari jarraituz deformatua, eta atsegin friboloz ikusten dute –batek leherketa nuklear baten onddoa darama eskuetan– bi sugeek nola suntsitzen dituzten lurraldea eta haren baliabideak, beren gorputzetan txirikordatuta Espainiako eta Ameriketako Estatu Batuetako banderak dituztela.

Orduko Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, Ronald Reagan, ari da zuzentzen bilera, Far West-eko kapela klasikoa buruan duela.

Haren aurrean, barrekin eta izarrekin apaindutako txistera batetik, garai hartako Espainiako presidente Adolfo Suárezen pertsonaia irteten da.

Afari Santu honen tonu ironikoa eta satira politikoa bat datoz Equipo Crónicaren hizkuntzarekin, zeinarekin horma-irudiak taldekako exekuzioa, tinta lauetan aplikatutako kolorearen protagonismoa eta une hartako errealitate soziopolitikoarekin duen lotura ere partekatzen duen.

Iskandar Rementeria arte-ikertzaile, musikari eta UPV/EHUko irakaslea komisario izan duen erakusketa txiki honetan, horma-irudia testuinguru hartan sortutako materialekin batera erakusten da, eta gonbita egiten digu hausnartzeko artistek zer posizio hartu zuten beren garaiko premia ideologikoei dagokienez.

  • Vicente Ameztoy (Donostia, 1946-2001)
  • José Luis Zumeta (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-Donostia, 2020)
  • Carlos Zabala "Arrastalu" (Irun, Gipuzkoa, 1952)

Lemoiz gelditu (Lemoiz paralización), 1980

  • Pintura akrilikoa eta sintetikoa tablexean. 488 x 732 cm
  • 12 panel. 244 x 122 cm [bakoitza]
  • Euskal mugimendu antinuklearraren dohaintza 2020an

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Sarrera erosi

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 20,00 €

Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago

    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak
FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €

25 urtetik beherakoak Doan

32. Aretoa

Conferencias online
“Paisaia motak: Lemoiz gelditu horma-irudiari buruz”

Iskandar Rementeria
Arte-ikerlaria, musikaria eta EHU/UPVko irakaslea

Gure YouTube kanalean, urtarrilaren 22tik aurrera

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera