Bilboko Arte Ederren Museoa. Eduardo Arroyo grabatzailea

  • Noiz

    2020/11/13(e)tik 2021/02/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao


Eduardo Arroyoren (Madril, 1937-2018) interes artistikoetan pintura ez ezik, literatura, eskultura eta estanpazioa ere biltzen ziren.

Bere ibilbide osoan zehar guztiz eraginkorrak izan ziren hizkuntza horiek, bere irudi eta ideia desmitifikatzaileak islatzeko.  

1960ko hamarkadaren hasieraz geroztik grabatuaren alorrean jardun zuen, eta bizitza osoan eutsi zion zaletasun horri.

Hala, garrantzizko corpusa osatu zuen era askotako tekniken bitartez paper gainean egindako lanekin: litografia, akuafortea, punta lehorra, urtinta, pochoirra, linograbatua eta xilografia, besteak beste.

1996an, Arroyok 1989tik urte horretara bitartean egindako grabatuen katalogoa argitaratu zuen Bilboko Arte Ederren Museoak, bai eta Suite Senefelder & Co. ere. 102 estanpaz osatuta dago multzoa, Pragan XVIII. mendean jaiotako Aloys Senefelder aktore eta antzerkigilea omentzeko eginak guztiak.

Senefelderrek, bere lanak eskuz kopiatzeaz nekatuta, inprimatzeko prozedura berri bat asmatu zuen 1796an, ausaz. Lan horren bitartez jarraipena eman zitzaion Institut Valencià d'Art Modern IVAMek madrildar artistaren lehen 159 grabatuekin hasitako katalogazioari.

Arroyoren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko harreman estuaren erakusgarri, 2017/2018an museoak margolariari eskainitako azken antologia handia antolatu zuen Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketa, 80. urteurrena ospatuz. 2018ko irailean, hil aurretik, artistak mesedea itzuli nahi izan zion museoari eta azken urteetako ehun grabatu eman zizkion.

Era horretara, museoaren lan grafikoaren bilduma aberasten lagundu zuen.

Keinu eskuzabal horri esker argitaratu ahal izan da artistaren grabatuen katalogazioa osatzen duen laugarren liburukia.

Museoan aurkeztuko da, emandako lanekin batera, Fig Bilbao Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioaren barruan (2020ko azaroaren 26tik 29ra).

Argitalpenaren eta erakusketaren ardura Fabienne di Roccorena izan da, Eduardo Arroyoren obran aditua eta arte eta literatura arloko proiektu ugaritan haren kolaboratzaile izan zena.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 20,00 €

Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago

    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak
FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €

25 urtetik beherakoak Doan

32. eta 33. Aretoak

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera