Bilboko Arte Ederren Museoa. Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia

  • Noiz

    2020/11/05(e)tik 2021/02/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Orain arte Otl Aicher diseinatzaile grafiko alemaniarrari eskaini zaion erakusketarik handiena aurkeztuko du museoak, HfG-Archiv Ulmetik (Alemania) etorritako berrehun obra eta objektu baino gehiagorekin.

Horien artetik nabarmentzekoak dira Metro Bilbaorako proiektuaren 80 marrazki argitaratu gabeak azaroaren 11n 25. urteurrena izango da eta Norman Foster Foundationen artxibotik ateratako dozena bat marrazki eta argazki, Foster eta Aicherren arteko lankidetzaren emaitza.

Horiez gainera, Aicherren beste lan ospetsu batzuk ere erakutsiko dira: Braun etxearenak, Municheko Olinpiadak '72, Bulthaup edo Isny Allgäurenak, eta Rotiserako, bizileku eta lantoki bihurtu zuen nekazaritzako gune zaharrerako, egindako arkitektura proiektuen material berriak, argitaratu gabeak horiek ere.

Otl Aicher XX. mendearen bigarren erdiko europar diseinatzaile erabakigarriena da. Inge Scholl eta Max Billekin batera, Hochschule für Gestaltung Ulm eskola sortu zuen 1951n, eta bertako zuzendari izan zen Tomas Maldonado eta Hans Gugelotekin batera, 1954ko otsailetik aurrera.

Bertan osatu ziren 1958tik aurrera Entwicklungsgruppe deituak (garapen taldeak), besteak beste Lufthansa, Hanburgoko metroa edo Braun enpresentzako diseinu proiektuak egin zituztenak.

Europa erdialdeko diseinu grafikoaren tradizioaren oinordekoa da Aicher.

Erretikulak erabiltzen ditu espazioa egituratzeko, eta askatasunez aplikatzen du sistema hori; ordena geometriko bera azpiratzen du konposizioak hala behar duenean, diseinu egituratu baina bisualki aktibo bat sortzeko.

Zorroztasunaren eta askatasunaren arteko konbinazioak, batetik, eta Ulmeko eskolatik Josef Albers edo Alexander Klugeren mailako intelektualekin inplementatzen duen harreman ehunak sustatutako garapen intelektualak, bestetik, aparteko diseinatzaile bihurtzen dute Aicher.

1980ko hamarkadatik aurrera, Aicherrek Norman Fosterrekin lan egin zuen haren lanaren argitalpenetan.

Harreman horren ondorioz, 1988-1989 urteetan Metro Bilbaoren irudi korporatiboa egiteko agindua eman zitzaion.

Proiektua arkitekturaren eskutik sortu zen, eta hiria zein Euskadiko kulturari eta paisaiari buruzko ikerketak dira haren komunikazio sistema definitzen duten elementuak.

Otl Aicherren ibilbideko lan nagusietako bat da hori, Munich '72 eta Bulthaupe etxearentzat egindako lanekin batera.

Gillermo Zuaznabar izan da erakusketaren komisarioa. Universitat Rovira i Virgili (Tarragona) unibertsitateko Artearen eta Arkitekturaren Teoriaren Saileko ikertzailea eta irakaslea da Zuaznabar.

Ordutegia

  • Zabalik
    • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
    • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Itxita
    • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
    • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €
  • Murriztua
    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan
    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

Artean Bonoa

Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 20,00 €

Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago

    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak
FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €

25 urtetik beherakoak Doan

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera