MUNOA ONIBARRAREN LORATEGIA: BARAKALDOKO ONDAREA ETA HISTORIA

  • Noiz

    2020/10/04

  • Ordua

    11:30

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

1864an, Juan E. Delmasek Munoa onibarraren lorategia honela deskribatu zuen: “un magnífico parque á la inglesa”. 2015. urteaz geroztik, lorategia jendearentzat zabalik dago, eta, 2017. urtetik, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatutako Munoa Jauregiaren zati da.

Ingeles motako lorategia da, eta horretan joritasun botanikoa –ehun urtetik gorako tamaina handiko zuhaitzak– eta apaingarriak nabarmentzen dira, eta, hortaz, agertoki ezin hobea da Barakaldoko historia eta ondarearen zati bat ezagutzeko.

Ordutegia

Urriaren 4a (gaztelaniaz) eta 11 (euskaraz), igandeak. 11:30etik 12:30era.

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 375 805 telefonoan edo naturgela@barakaldo.eus helbidean.

Leku-kopuru mugatua

Barakaldo. Llano kalea. Munoa herri-ikastetxearen ondoko atetik sartzen da parkera.

Eta gainera