MARURI-JATABEKO LANDA ESKOLA

  • Noiz

    2020/10/30

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Mungialdea eta Txorierria

Maruri-Jatabeko landa-eskola duela 35 urte baino gehiago desagertu zen. Eraikinak hainbat erabilera izan zituen (haurtzaindegia, kultur zentroa), gaur egungo itxura hartu arte: udal-txokoa eta jubilatuen lokala. Baina, eta hormek hitz egingo balute? Zer kontatuko ligukete? Iraganera bidaia bat egingo dugu Mª Paz Txertudirekin, diktadura osteko lehen emakumezko irakaslea eta ikastetxeko azken irakasle izan zenarekin, bai eta eskolako ikasleekin ere. Ikasle horiek beren bizipenak eta oroitzapenak kontatuko dizkigute. Aldi berean, erakusketa bat inauguratuko dugu argazkiekin, egindako lanekin, liburuekin eta abarrekin.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Erreserbak: 946156612; jataondo@jataondo.org

Maruri- Jatabe. Egungo jubilatuen zentroa

Eta gainera