LARRAZABAL. AUZO ESKOLA PAREGABEA

  • Noiz

    2020/10/18

  • Ordua

    11:30

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Bizkaiko Foru Aldundiak (garai hartan, “Diputación Foral de Vizcaya”)

1919an “Moción Gallano” mozioa onetsi izanak, 100dik gora auzo-eskola eraikitzeko prozesua abiarazi zuen. Eskola horiek, Bizkaiko –batez ere, baserrialdeetako eta meatze- eta industria-auzoetako– analfabetismo-maila altuak txikiagotu eta hezkuntza eta kulturako orekarik ezak zuzentzeko eraiki ziren. Arautegiaren arabera, Barakaldok “auzo-eskola” bat zabaltzeko betekizunak betetzen zituen. Ismael Gorostizak diseinatu zuen eskola, eta 1928ko urtarrilean zabaldu zen, Bilboko, Barakaldoko edo Alonsotegiko 105 ikaslerekin. Solairu bakarreko eraikinak hiru ikasgela, jantoki bat eta komun batzuk zituen. Gaur egun, eskola hura museo bihurtutako toki zoragarria da, eta horretan duela 90 urte baino gehiago hezkuntza nolakoa zen ikus daiteke modu harrigarrian, ohi ez bezala.

Ordutegia

Urriaren 18a (gaztelaniaz) eta 25a (euskaraz), igandeak. 11:30etik 12:30era

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 971 390 telefonoan edo ezagutubarakaldocihma@barakaldo.eus helbidean.

Leku-kopuru mugatuak

Barakaldo. Las Delicias 1515 autobus-geltokia, “Diablo” zubiaren ondoan, Zorrotza- Kastrexana errepidean, Kastrexanako geltokitik hurbil (Bilbao-Balmaseda Renfe linea).

Eta gainera