La Encartada fabrika-museoa

La Encartada fabrika-museoa

La Encartada fabrika-museoa ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Bizkaiko industria panoramaren barruan unitate berezia da.

Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, pletinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta oroipen ahalmen handiko giroa sortzen dute.

Lantegia hiribilduko Marcos Arena Bermejillo indianoaren ekimenaz sortu zen. Hain zuzen ere, funtsean gaur egun garai hartan bezala dagoen multzo industriala eraiki zuen. Harik eta itxi arte, ekoizpena integrala izan zen, lehengai gordina erosten zuelako eta irun egiten zuelako. Gero, txapelak (produktu nagusia), estalkiak, oihalak, bufandak, galtzetinak, matazak edo buru-berokiak egiteko erabiltzen zuen.

Ordutegia

  • Azaroaren 1etik apirilaren 30era:
    • Asteartetik igandetara: 10:00etatik 14:00etara
  • Maiatzaren 1etik urriaren 31ra eta Aste Santuko Ostirala eta Larunbatean:
    • Asteartetik larubatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
    • Igandetan eta Jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Itxita astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

Argibide gehiago

Prezioak:

  • Orokorra: 5,50 €
  • Tarifa txikitua: ,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 pertsonatik gorako taldeak).
  • Doako sarrera: 12 urtera artekoak, irakasleak, gidak eta prentsa behar bezala egiaztatua, MNE: maiatzak 18, museoaren eguna (ostirala), Nagusi txartela, ICOM txartela eta herri jaia.

Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada