Kirolbide. Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol teknikarien prestakuntzarako bekak

  • Noiz

    2021/07/22(e)tik 2022/09/17(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Ezkerraldea Nerbioi Ibaizabal Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol talde eta elkarteetako teknikarien trebakuntza maila hobetu beharraz jabetu da eta kirolen eremurako herri interesekotzat jotzen du, kirolaren errendimendua hobetu guran ere, kirol teknikarien prestakuntza eta berauek beren jarduketa-eremuan -nork berean- duten trebakuntza maila sustatzea.

Xedea:

Kirol ikasketetarako sarbide-probaren eta matrikularen gastuak partez finantzatzea, erregimen bereziko ikasketen zein aldi baterako ikasketen kasuan. Ikasketok 2020ko irailaren 11tik 2021ko irailaren 10era gainditu badira, egun biak barne.

Erregimen bereziko prestakuntzak (1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa):

  • Erdi-mailako graduaren hasierako zikloaren ziurtagiria.
  • Kirol teknikariarentitulua, espezialitatea:...
  • Goi-mailako kirol teknikariaren titulua, espezialitatea:...

Aldi baterako prestakuntzak (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren otsailaren 5eko 158/2014 Agindua):

  • I. mailako diploma,  II. mailako diploma,  III. mailako diploma.

Eskola kiroleko monitore laguntzailaren ikasketak dira Kirolaren Euskal Eskolak egiaztatutakoak, otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduan xedatutakoaren arabera.

  • Eskola kiroleko monitoretza.

Onuradunak:

Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, etenik gabe.

Eskabideak aurkeztea:

2020ko abenduaren 18tik 2021eko irailaren 17ra arte, biak barne.

Informazio gehiago Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2020 FORU DEKRETUAn, abenduaren 9koa.

Bizkaiko Foru Aldundiko - Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Rekalde zumarkalea, 30. 1. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera