Kirolbide. “Udal-kirolaren kudeaketa” online ikastaroa

  • Noiz

    2021/01/28(e)tik 2022/12/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Udal-mailako kirol-sektorean diharduten pertsonen lanbide-gaitasunak etengabe hobetzea helburu estrategikoa da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarentzat.

Lan ildo horretan, Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren Atalak prestakuntza online eskaintzeko ikastaroa sortu du: “Udal-kirolaren kudeaketa”.

Formatu bisual, dinamiko eta irisgarrian diseinatu da, hobetzeko gogoa eta interesa duen pertsona orok uler dezan zein den kirolak gaur egungo gizartean duen eginkizuna, zein diren kirol-jarduera sustatzen duten orientabideak eta eragileak, zeintzuk diren aurrekontuen kudeaketaren oinarriak, eta abar.

Azken batean, udal-eremuan kirol-programa eraginkorrak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzean kontuan hartu beharreko gako garrantzitsuenetarako sarbidea izan dezan.

Helburua

Kirol-politika publikoen funtsezko gaiak eskaintzea.

Arlo politiko edo teknikoan lider izateko zereginari aurre egin behar dioten arduradunentzako laguntza izan nahi du, gero eta garrantzitsuagoa den esku-hartze arloa baita kirola.

Kirolak gaur egungo gizartean duen balioa, tokiko kirolaren esparru juridikoa, kudeaketa- eta finantzaketa-moduak eta estrategiak eta gobernantza ezagutarazi nahi dira, besteak beste.

Nori zuzenduta dago

Bizkaiko udalerrietan kirolaren kudeaketaren mundura hurbiltzen diren politikariak, kirol eta jarduera fisikoko teknikariak eta kirol-kudeatzaileak.

Izen-emateak

“Udal-kirolaren kudeaketa” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.

Izen-emateak

“Udal-kirolaren kudeaketa” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete

Bizkaiko Foru Aldundiko - Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Rekalde zumarkalea, 30. 1. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera