ITSASOTIK BIZI

  • Noiz

    2020/10/17

  • Ordua

    11:00etatik 14:00etara

  • Web

    Bisitatu

Lea Artibai

Ondarroa itsasotik bizi izan den herria da, eta emakumeak oso garrantzitsuak izan dira bertako bizimoduan. Horregatik, emakumeek portuan egiten duten lana, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena, ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Haiek azalduko digute nola tratatzen den arraina deskargatzen denetik eroslearen eskuetara iristen den arte, eta arrainaren tamainari dagozkion izenak eta beste berezitasun batzuk jakinaraziko dizkigute. Emakumeon eskutik, herrian zehar ere ibilaldia egingo dugu eta, amaitzeko, arrain dastaketa izango da.

Ordutegia

11:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Erreserbak : 946831951; turismobulegoa@ondarroa.eus. Leku-kopuru mugatua

Ondarroa. Ondarroako Turismo Bulegoa

Eta gainera