Itsasmuseum Bilbao. “Nabigazioaren historia” Playmobileko clik-en bitartez

  • Noiz

    2020/07/15(e)tik 2020/10/31(e)ra

  • Ordua

    11:00etatik 19:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Dakigunez, gizakiak historia aurretik ontziak eraiki eta nabigatu izan ditu, eta erakusketa honek, familientzako bereziki prestatuta dagoen, “Nabigazioaren historia”-ri buruz ikastea ahalbidetzen du, oso modu bisualean eta dibertigarrian.

Luis Fernandez dioramistak 9 historia aro antzeztu ditu, 100 Playmobil click baino gehiago erabiliz.

Ederki girotutako eszena hauetan, ontzi grekoak, egipziarrak, vikingoak, piratak, bukaneroak eta nola ez euskal baleontziak topa ditzazkegu.

Erakusketatik zehar, ontzi hauen eboluzioa ikusi ahal izango dugu, oinarrizko txalupetaz baliatuz ibaietatik egindako lehengo ibilbideetatik hasita, arraunak eta belak zituzten ontziekin jarraituz, ozeano atlantikoa zeharkatzen dituzten motordun ontzietara heldu arte.

Ordutegia

11:00etatik 19:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

https://www.itsasmuseum.eus/eu/sarrerak/

Bisita segurua eta atsegina bermatzeko hartutako neurriak:
Ordutegi berria: 11:00etatik 19:00etara, asteartetik igandera

Sarrerak online erostea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko.

Irekiera orduak 15 minutuko txandetan banatuko dira eta 15 lagun gehienez onartuko dira txanda bakoitzean.

Txartelarekin soilik ordaindu ahal izango da.

Deskargatu, doan, zure gailu mugikorrean gure audiogidak.

Gure lantaldearen argibideak errespeta itzazu eta jarrai itzazu ibilbidean jarritako seinaleak.

Itsasmuseum Bilbao. Ramón de la Sota kaia, 1. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera