IBARRAKO ARIMAK

  • Noiz

    2020/10/24

  • Ordua

    18:00etatik 20:00etara

  • Web

    Bisitatu

Nerbioi Ibaizabal

Aste Santuero, mutikoak San Bartolomera eta neskatoak Ibarrako komentura joan ohi ziren, tenpluen eta hilerriaren artean noraezean zebiltzan arimak zaintzera. Bizipen ilun haiek kristau-balioen araberako heziketaren zati ziren. Izuaren eta apaiz-autoritate zalantzaezinaren artean harrapatuta gazte haiek fedean hezten zituzten esperientziak gogora ekarriko ditugu. Gaueko ibilbide laburra izango da, bi eraikinen artekoa, bizidunei eta hildakoei buruzko bertoko herri-sinesmenetan oinarritutako haurhezkuntza gogora ekartzeko.

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

erreserbak: 946339823; museoa.orozko@bizkaia.org

Orozko. Orozkoko Udala

Eta gainera