HEZKUNTZA BERRIATUAN

  • Noiz

    2020/10/17

  • Ordua

    19:00

  • Web

    Bisitatu

Lea Artibai

Agerikoa da hezkuntzak gizakiengan lehen izan zuen eta gaur egun duen garrantzia, eta jarduera horren bidez Berriatuan ere hala izan dela egiaztatu ahal izango dugu. Gaur egun, herrian eskola bakarra

ezagutzen da, baina duela mende bat, hori ez ezik, hainbat auzo- eskola ere eraiki ziren, eta horiek ikasgela, sukaldea, altzariak eta abar

zituzten, eskualdeko beste herri batzuetakoek bezala. Eskola barruko eta kanpoko hezkuntzan oinarrituta, ondare ukigarria eta ukiezina ezagutuko ditugu: istorioak, gertaerak, bitxikeriak, irudiak... Bi hezkuntza-moten inguruan, jendaurreko bi ekitaldi antolatuko dira, hitzaldi formatuan eta bideo-proiekzioen bidez. Horrez gain, bildutako material fisikoa Goikolau Aretoan egongo da ikusgai urrian.

Ordutegia

Urriaren 17a eta 31, larunbatak. 19:00etan. (Erakusketa, urriaren bigarren erdialdean).

Argibide gehiago

Erreserbak: 946 137 030 telefonoan edo udala@berriatua.org helbidean.

Leku-kopuru mugatua.

Berriatua. Zentrala Kultur Gunean (2. solairuan)

Eta gainera