GURE HISTORIA ETA HEZKUNTZA ONDAREA ERAKUSGAI

  • Noiz

    2020/10/22

  • Ordua

    18:30

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Oraingo Martín de Bertendona BHIk, “Instituto Nacional de Enseñanza Media Femenino de Bilbao” (1939-1989) izan zenak, eskola-ondare baliotsua du, Bilboko institutu historikoetatik jaso duena, izan ere, horien jatorri historiko berbera du. Bilduma Emakumezkoen Institutuko ikasle ohiek emandako ikasmaterial pribatuaz aberastu egin da.

Babestu, katalogatu eta aztertutako ondasun horietako batzuk web-orri honetan daude erakusgai: www.martindebertendona.hezkuntza.net.

Jardunaldi hauek direla eta, erakusketa-espazio fisiko iraunkorra inauguratu dugu. Bertan, material hauek daude ikusgai: material zientifiko-pedagogikoa, bilduma zientifikoak, mapak, muralak, ikasliburuak eta kontsulta-liburuak, ikasleen koadernoak, dokumentuak eta argazkiak, besteak beste. Horiek guztiak Bizkaiko Hezkuntzaren Historiara hurbiltzeko dokumentu-funtsa dira.

Ordutegia

Urriaren 22an –osteguna–, inaugurazioa eta bisitaldi gidatua, 18:30ean.

Bisitaldi gidatuak: urriaren 26a, 27a eta 28a, 17:00etan eta 18:00etan.

Argibide gehiago

Erreserbak: 944 066 341 (08-14:00 h.) telefonoan edo ondareabizkaia@gmail.com helbidean.

Leku-kopuru mugatua (10 pertsona bisita bakoitzeko). Hitzordurik gabe.

Bilbao. Martín de Bertendona BHI. Bertendona, 5

Eta gainera