Guggenheim Bilbao Museoa. Lee Krasner. Kolore bizia

  • Noiz

    2020/09/18(e)tik 2021/01/10(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Lee Krasnerrek (1908–1984) Lena Krassner zuen jatorrizko izena, Brooklynen jaio zen eta errusiar judu ortodoxo emigranteen familia batean hazi zen.

14 urterekin, artean jardutea erabaki zuen, eta New Yorkeko lehen sortzaileetako bat izan zen planteamendu erabat abstraktua hartzen, espresionismo abstraktuaren aitzindari bihurtuz.

1942an bere lanak French and American Painting izenburua zuen talde-erakusketan sartu zituzten eta, erakusketa hartan parte hartu zuten artistetatik bakarra baitzen ezagutzen ez zuena —Jackson Pollock—, Krasnerrek haren estudioa bisitatzera joatea erabaki zuen.

Era hartan hasi zen bien arteko harremana; 1945ean ezkondu eta Springsera joan ziren bizitzera, Long Islandera.

Bere garaikide askok ez bezala, Krasnerrek uko egin zion izenpe bereizgarri bat sortzeari, zurruna eta batere bizia ez zen gauza iruditzen zitzaion-eta.

Obra-zikloak landuz, etengabe bilatu zituen benetako adierazpena lortzeko bitarteko berriak, baita garairik nahasienetan ere —Pollocken ezegonkortasun emozionalaren eta haren bat-bateko heriotzaren ondoriozkoetan, 1956an hil baitzen auto-istripu batean—. Krasnerren izpiritu bikaina argi antzematen da bere estudioan berrogeita hamar urte baino gehiagotan sortu zituen eta erakusketa honetan ospatzen ditugun obren multzoaren bidez.

Londreseko Barbican Centre museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa.

Terra Foundation for American Art fundazioaren laguntzarekin

Komisarioak: Eleanor Nairne eta Lucía Agirre

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera