Guggenheim Bilbao Museoa. Urte eroak, 1920ko hamarkada

Guggenheim Bilbao Museoa. Urte eroak, 1920ko hamarkada
  • Noiz

    2021/05/07(e)tik 2021/09/19(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

XX. mendean, gizakiak berrikuntzarekiko zuen grina inoiz ez zen izan 1920ko hamarkadan bezain agerikoa.

Hamarkada hartan, gaur egungoak baino aurrerakoiagoak ziren planteamenduak egin ziren alderdi askotan: asmo handiko hirigintza-planak sortu ziren; hiriak bizkor handitu ziren; eredu sozial tradizionalak eta instituzioak zalantzan jarri ziren (adibidez, ezkontza); ordura arte desberdinduta edo zapalduta bizi ziren gutxiengoak edo sektoreak (esaterako, emakumeak edo homosexualak) lekua hartzen hasi ziren kulturaren eta politikaren esparruan; lanaldia hobeto egokitu zen langileen beharretara, eta, aldi berean, aisiaren industria handituz joan zen; eta mugikortasunak, gero eta demokratikoagoa zenez, eguneroko bizitzako arlo guztiak ukitzen zituen.

Erakusketak Berlin eta Paris hartzen ditu 1920ko hamarkadako errealitate espezifiko horiek bizi izan zituzten metropolien adibide gisa, baina abangoardiaren beste gune batzuei ere begiratzen die; esaterako, Vienari eta Zürichi. Mendebaldeko hemisferioko hiri handi guztietan aldi berean sortu zen fenomenoa izan ziren hogeiko hamarkadako urte ero haiek (“les années folles” frantsesez eta “Die wilden Zwanziger” alemanez).

Esanguratsua izan liteke gaur egun ia edonork erraz identifika dezakeela 1920ko hamarkadaren berezko ezaugarrietako bat gutxienez; esaterako, pixie ile-ebakera, erotismoa nabarmentzen duen arropa estua, modaren ikuskera bitxia, jazz-erritmoari jarraitzen zioten dantza basatiak edo zinemaren ikuskera berezia, utopia berriak proiektatzeko berebiziko pantaila gisa eta inspirazio-iturri eta ihesbide estimulagarri gisa.

Europa osoan, baina batez ere Frantzian eta Alemanian (Lehen Mundu Gerran kalte handiak jasan zituzten herrialdeak biak), herritarrek atzean utzi nahi zituzten urte traumatikoak, eta garai hobeak gogora ekarri; aldaketak eragindako egoera sozial berri hartan, bizitzaz are gehiago gozatu nahi zutela erakusten zuten.

Europako kulturari egin dion ekarpen berritzaileagatik ezaguna den Calixto Bieito operetako eszena-zuzendariak diseinatuko du erakusketa.

2013an, Basileako Antzokiko zuzendari artistiko izendatu zuten Bieito eta, 2016an, Bilboko Arriaga Antzokikoa.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Kunsthaus Zürich museoak antolatu dute erakusketa

Komisarioak: Cathérine Hug eta Petra Joos

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera