Guggenheim Bilbao Museoa. Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

  • Noiz

    2020/03/06(e)tik 2020/05/24(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920–Rio de Janeiro, Brasil, 1998) XX. mendearen bigarren erdiko sortzaile gailen bat izan zen, abstrakzioaren aitzindaria. Lygia Clark.

Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 izeneko erakusketak artistaren formazioaren urte behinenen azterketa berri bat eskaintzen du, 1948 eta 1958 arteko aroarena, hain zuzen, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatzen ari zenekoa, helburutzat zuelarik bere helduaroko sorkariak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsu bat artikulatzea.

Bere hasierako lan figuratiboaren adibide nabarmenekin batera, Clarkek garai goiztiar horretan sortu zituen sail nagusietako pinturak biltzen ditu erakusketa honek, bere arte-ibilbideko aurreneko hamarkadaren ikuspegi funtsezko bat eskainiz.

Pintura eremu esperimental gisa hartzerakoan, izen hori erabili baitzuen artistak berak 1956an emandako hitzaldi giltzarrizko batean, Clarkek baliabidea birdefinitu nahi izan zuen, pintura tradizionalaren mugak zabalduz.

Formazio ofizial bereziturik eduki gabe lotu zitzaion arteari; Rio de Janeiroko arte giroan sartu zen 1940ko hamarkada bukaeran, eta parte hartu zuen mugimendu garrantzizkoenetan, hala nola baitziren Arte Konkretua eta Abstrakzio Geometrikoa, 1950eko hamarkadan zehar.

Erakusketa hau Clarken bilakaeran zentratua dago, historikoki egituratutako hiru atalen bitartez: “Aurreneko urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio Geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958”. Atal bakoitzak Clarken ideia esanguratsuenak aurkezten ditu, eta, obra hautatu batzuen bitartez, arretaz ispilatzen du bere garapen artistikoa.

Lygia Clarken aurreneko sorkarien erakusgarri honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenean egina delarik, nazioarteko arreta berritua eskaintzen dio gerraondoko panorama latinoamerikarrean ezinbestekoa den artista bati.

Artista

1920an jaio zen Lygia Clark, Belo Horizonten (Minas Gerais, Brasil), eta, 1940ko hamarkadaren amaieran, prestakuntza artistiko informalaeman zioten Rio de Janeiron Roberto Burle Marx eta Zélia Ferreira Salgado artista brasildarrek. 1950ean, Parisera joan zen, Fernand Léger eta Árpád Szènes maisu modernoekin ikasten jarraitzeko.

1952an egin zuen lehenengo erakusketa, L. Clark-Ribeiro, Pariseko Institut Endoplastique institutuan, eta, han, lan bidimentsionaletan abstrakzioarekin eta eraikuntza-formekin egindako lehenengo esperimentuak aurkeztu zituen.

Urte beraren amaieran Brasilera itzuli zenean, banakako lehenengo erakusketa egin zuen, Lygia Clark 1950-1952, Rio de Janeiroko hezkuntza-ministerioan (Ministério da Educação).

Hasten ari zen artista gisa ikusi zen Clark, eta herrialdeko erakusketa kolektibo garrantzitsuetan parte hartzen hasi zen; besteak beste, Exposição Nacional de Arte Abstrata (1953), lehenengoa, eta São Pauloko Bienala (1953).

1954an, Grupo Frente izeneko talde abangoardistarekin bat egin zuen, artista garaikide batzuekin batera (besteak beste, Aluísio Carvão, Hélio Oiticica eta Lygia Pape), eta 1956ra bitartean taldeak egin zituen erakusketa iraultzaileetan parte hartu zuen.

Abstrakzio geometrikoaren printzipioei jarraikiz, aldi hartan egin zituen lanetan zehatz-mehatz irudikatu zituen forma geometrikoak, kolore biziak eta ordena-sentsazioa.

Beste erakusketagarrantzitsu batzuetan ere hartu zuen parte; esaterako, Salão Nacional de Arte Moderna (1956 eta 1957),

Exposição Nacional de Arte Concreta (1957), lehenengoa, eta São Pauloko Bienala (1957). 1950eko hamarkadaren amaiera aldera, Clarken kezka estetiko eta filosofikoek neokonkretismoarenekin bat egin zuten.

Neokonkretismoa mugimendu artistiko brasildar bat izan zen; 1959an sortu zen, eta abstrakzio konkretuaren izaera inpertsonala eta objektiboa baztertzen zuen. Neokonkretistek artearen eta bizitzaren artean kokatzen zituzten beren obrak, eta esfera publikoko esperientzia gisa.

Clark fundatzaileetako bat izan zen, eta 1959ko Exposição Neoconcretaerakusketan parte hartu zuen; obra tridimentsionalak sortu zituen, eta, haien bidez, ikusleek artelanean modu aktiboan parte har zezaten sustatu.

1964tik 1970eko hamarkadaren hasierara arte, Clark Parisen bizi izan zen, eta obra ezohiko samar batzuk sortu zituen. Obra horiek Pierre Fédida psikiatrarekin luzaroan egindako psikoanalisiarekiko paralelo egin zituen, zeinak arte-forma terapeutiko bat bazegoela pentsatzera eraman baitzuen.

Ikerketa horiekin batera, gertaera iraultzaileak izan ziren mundu osoan; adibidez, 1968ko maiatzeanFrantzian izandako gertakariak eta Nova Objetividade (objektibotasun berria), Tropicália(tropikalismoa) eta beste mugimendu batzuetan ziharduten artista brasildarren belaunaldi berri bat.

Clarkek aldi horretan egin zituen obrek gorputza begien, belarrieneta sudurraren bidez estimulatzen duten elementuak dituzte, zentzumenak integratzeko modu gisa, baina ikusmenari lehentasuna eman gabe.

Denboraldi horretako ikerketa artistikoak alderdi terapeutikoan jarri zuen arreta, eta kontzientzia subjektiboa eta gorputzarena aktibatu nahi zituen. 1978 eta gero, ibilbideko azken urteetan, Clarkek psikoanalisian jardun zuen soil-soilik. 1988an hil zen, Rio de Janeiron.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera