Guggenheim Bilbao Museoa. Asmamenaren ildoa

Guggenheim Bilbao Museoa. Asmamenaren ildoa
  • Noiz

    2021/06/11(e)tik 2022/02/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Asmamenaren ildoa erakusketak Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma Propioko obretako batzuk aztertzen ditu, baita epe luzerako maileguetako batzuk ere, eta haien guztien bereizgarri komunak umorea, asmamena eta esperimentazioa dira.

Jakin-mina darien piezak dira, ezohiko materialak eta teknikak baliatuta eginak, eta haietako askok arau sozialak eta estetikoak desafiatzen dituzte, modu ludikoan egin ere, beren asmamena agerian utziz.

Erakusketaren lehenengo aretoak teknologia eta prozesu ez oso ortodoxoak erabiliz sortutako obrak biltzen ditu; esaterako, Yoko Onoren Hichiko Happo, jendaurreko performance batean margotutako bederatzi mihisez osatutako lan bat. Bigarren aretoa zenbait pieza figuratibok osatzen dute.

Pieza horietan, artistek gaiak irudikatzeko dauzkaten aukera amaigabeak agertzen dira. Antonio Sauraren, Henri Michaux-en eta Georg Baselitz-en obrek erretratuak estilo espresionistan egiteko oso ohikoak ez diren formak aurkezten dituzte.

Bestalde, giza irudiaren ikuspegi errealista erabilita, Juan Muñozen Itzala eta ahoa (Shadow and Mouth) obrak antzerki-formako eszena bitxi bat erakusten digu; bertan, ikuslearen imajinazioaren pean uzten da istorioaren edukia.

Ibilbideko azken aretoak obra abstraktuen sorta bat biltzen du, eta horietan, egileek materialekin edo prozesuekin esperimentatzen dute.

Prudencio Irazabalek bereizgarri duen pigmentu-aplikazioa, adibidez, polimero likido eta pigmentu nahasketa zehatz batean oinarritzen da, eta, hari esker, artistak argitasun berezia ematen dio mihiseari.

Bestalde, Rodney Graham-en Fotograma izeneko bi zatiko obrak ertz baten arkitektura erabiltzen du ikuslea obran sartzeko, bata bestearen aurrean jarritako mihise beltz zeharo islatzaile batzuen ispilu-efektuaren bidez.

Hurbildutakoan, behatzailea fotogramaren protagonista bihurtzen da automatikoki.

Nabarmenkeriaren, jakin-minaren eta umorearen bidez, Asmamenaren ildoa erakusketak teknologiarekin, irudikapenarekin eta prozesuekin egindako esperimentuak dakarzkigu.

Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera