Guggenheim Bilbao Museoa. Alice Neel: Pertsonak lehenbizi

  • Noiz

    2021/09/17(e)tik 2022/02/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Alice Neel: pertsonak lehenbizi lehen atzera begirakoa da Espainian, Alice Neel (1900-1984) artista estatubatuarrari eskainia.

Anbizio handiko azterlan honek mendeko pintore erradikalenen artean kokatuko du egile hau.

Justizia sozialaren defendatzaile, printzipio humanistekin hartua zuen konpromiso irmoak inspiratu zituen bere bizitza eta obra, eta horren erakusgarri ditugu aurkezpen honetan bildutako ehun pintura, marrazki eta akuarelak.

Erakusketak faxismoaren eta arrazakeriaren aurka manifestatzen ari diren aktibisten irudiak erakusten ditu hauekin batera: Depresio Handiak pobretutako biktimen pinturak, eta erretratuak New Yorkeko Spanish Harlemeko ‒Neelen auzoa‒ bizilagunenak, erakunde politiko desberdinetako liderrenak, queer antzezle eta artistenak, eta New Yorkeko diaspora globaleko kideenak.

Gainera, erakusketan ikusgai daude 1930eko hamarkadan Neelek egindako akuarela eta pastel erotikoak, amen erretratuak eta irudi biluzien pinturak (batzuk sabel nabarmenekin haurdun), eta lan horietan antzematen den xumetasunak eta irreberentziak ez dute aurrekaririk mendebaldeko artearen historian.

Urte luzez New Yorken bizita, bere gairik iraunkorrena izan zen hiri hori.

Izan ere, bere obra guztiek islatzen dituzte bertako kaleetako drama, bertako eraikinen eguneroko edertasuna eta, horren guztiaren gainetik, herritarren aniztasuna, erresilientzia eta adorea.

Niretzat, pertsona da lehenengo, esan zuen Neelek 1950ean.

Gizakiaren duintasuna eta betiereko garrantzia aldarrikatzen saiatu naiz.

Komisarioak: Kelly Baum, “Cynthia Hazen Polsky and Leon Polsky” Arte Garaikideko Arduraduna, eta Randall Griffey, Arte Moderno eta Garaikideko Arduraduna, The Met, Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre Arte-arduradunarekin batera

The Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta The San Frantzisko Fine Arts Museum-ekin elkarlanean

Babeslea: Iberdrola

Ordutegia

11:00etatik 19:00etara.

Astelehenetan itxita, honako egun hauetan izan ezik: 2021ko urtarrilaren 4an, martxoaren 29an, apirilaren 5an, ekainaren 21an eta 28an, uztaileko eta abuztuko astelehen guztietan, irailaren 6an eta 13an, urriaren 11an, azaroaren 1ean, abenduaren 6an eta 27an.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Museoa itxita egongo da.

Abenduaren 24an eta 31an Museoa 17:00etan itxiko da.

Argibide gehiago

Tarifak

Sarrera orokorra

Sarrera orokorrarekin entzuteko gida erabiltzeko zerbitzua eskuratuko duzu, bai eta azken erakusketak nahiz Guggenheim Bilbao Museoko barrualdea bisitatzeko eskubidea, zeina arkitektura garaikidearen maisulantzat hartzen baita.

Museoaren lagunek Community kanalaren bidez egin gehar dute sarrera-erreserba.

Erosi

Artean bonua

Sarrera bikoitza da, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bilboko Arte Ederren Museoa merkeago bisitatu ahal izateko aukera ematen duena; dena den, doako sarrera edo tarifa murrizturen bat aplikagarri izanez gero (haurrak, ikasleak, erretiratuak, etab.), hobe da bi museoetarako sarrerak bereiz erostea.

Erosi

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera