Guggenheim Bilbao Museoa. William Kentridge: 7 atal

  • Noiz

    2020/03/12(e)tik 2021/02/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

William Kentridge erreferentziazko izena da bideo-instalazioaren historian.

Bere lanean, bideo-instalazioak koreografia eta marrazketa, keinua, ezabatua eta lerroa uztartzen ditu.

Zuri-beltza nagusi denez, haren obrak arte grafikoetako lan-teknikekin (ikatz-ziria, grafitoa, tinta…) lotzen du filmaren testura tradizionala.

Bederatzi pantailako instalazio honetan, Kentridgek George Méliès zinemaren aitaren talentuari hel egiten dio, eta, aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, marrazkilarien estudioa agertoki kosmiko gisa erabiliz eta bere gorputza eta eguneroko jarduna erakutsiz.

Erakusketak 7 atal Georges Mélièsentzat filmazio-multzotik hartzen du izena, eta harez gain beste bi lan osagarri ere hartzen ditu bere baitan, haiek ere 2003an eginak: Gau amerikarra (argazki-negatiboan zuriak eta beltzak trukatzeko lanari lotuta) eta Ilargirako bidaia (Mélièsek 1902an egindako maisulan homonimoari egindako omenaldi inplizitua).

Azken pieza horrek jartzen dio soinua modu dramatikoan espazio osoari Phillip Millerren jatorrizko musikari esker.

Komisarioa: Manuel Cirauqui

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera