Guggenheim Bilbao Museoa. Artea ikasbide 2021

Guggenheim Bilbao Museoa. Artea ikasbide 2021
  • Noiz

    2021/06/15(e)tik 2021/09/19(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urtero bezala, udan, erakusketa hau ikasturtean zehar garatzen den arte- eta hezkuntza-proiektu baten azken urratsa da.

Osasun-arrazoiak direla medio aurten martxoan hasi diren zortzi saioetan, sei ikastetxetan proposatu dira arte-proiektuak.

Proiektu horietan, curriculumeko gaiak (esaterako, geometria eta bolumena, gorputzeko organoen funtzionamendua eta esperimentu zientifikoak) beste ikuspegi batetik landu dira: artistikoa.

Osasun-krisiaren testuinguruan, patioak, eremu irekiak, parkeak eta abar geureganatu ditugu. Inguruko tokietatik paseatzean, ustekabeko ugari izan ditugu.

Perimetroa aztertuz, orain arte ikusi ez genituen hormak, plazak edo lorategiak aurkitu ditugu.

Abentura honetan (ohi baino laburragoa izan bada ere), Elssie Ansareo, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Manu Muniategiandikoetxea eta Ibon Saénz de Olazagoitia artistak izan dituzte lagun ehun eskola-umek baino gehiagok, eta ingurunea ezagutu eta sormen-prozesu propioetan parte hartu ahal izan dute.

Prozesu horiek bultzatuta, eskola-umeek pentsatu, baloratu, aukeratu, probatu eta zalantza egin dute, dibertitu eta, batzuetan, galdu egin dira, eta huts ere egin dute, akatsik gabe ez baitago aurrerapenik.

Programa honetan, galderak egiten dira, jakin-mina pizten da, eta inprobisazioari, jolasari, esplorazioari, ikerketari eta esperimentuari tokia egiten zaie.

Erakusketa honek prozesu artistikoaren zikloa ixten du: egindako lana aurkezten da.

Erakusketara datozenek, ustekabean, ikuspegi original eta freskoez goza dezakete, inspirazio-ideiak ezagut ditzakete, eta parte hartu duten ehun eskola-ume horien jakiteko eta sortzeko emozioa parteka dezakete.

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera