Guggenheim Bilbao Museoa. Bilbo eta Pintura

  • Noiz

    2021/01/29(e)tik 2021/08/29(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Erakusketa hau hiribildu baten historia bisuala da, XIX. mendeko Bilborena, hain zuzen, frantsesek inbaditua eta karlistek setiatua izan arren, eta hainbat kolera-epidemia pairatuta ere —1834an lehena, 1893an laugarrena—, gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu zen hiri handi batena.

Hiri horretan aurrera egiteko modua izan zuten hainbat artistak ere, Parisetik buelta egin ondoren.

Hona hemen hogeita zazpi eszena piktoriko —time-song edo garaiko abesti arrakastatsuak balira bezala—, haien bidez gure hiriaren historian murgiltzeko, goi mailako pinturak eskaintzen digun oroitzapen- eta ezagutza gaitasun bikoitz hori zorrozteko.

Komisarioa: Kosme de Barañano

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera