Guggenheim Bilbao Museoa. Art After Dark. Einmusik "Live" + Jonas Saalbach + Exhile

  • Noiz

    2020/04/24

  • Ordua

    22:00etatik 01:00etara

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Einmusika

00:00: Einmusik “Live” (Einmusika, Katermukke, Stil vor Talent / Alemania)

Einmusik-en musika ez da industriaren sekretu bat, baina soinu elektronikoen unibertso gero eta handiagoan oraindik ezagutzeke dagoen izarra da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen, eta Depeche Mode-ren eta Visage eta Kraftwerk taldeen soinuaren eragina jaso zuen, hain justu Drum and Bass eta tekno emozionalaren mundua ezagutu ondoren. Jittery Heritage lanarekin, estilo propioa sortzen hasi zen, melodia eta soinu-paisaia irekiz betea. Haren atzetik beste hainbat argitalpen eta remix iritsi ziren mundu osoko diskoetxeen eskutik, eta gau luze ugari klubetan. 5 A.M estilo argi-iluneko albuma da, eta, bertan, Lurretik unibertsora jaurtitako musika aurkitzen da, une arrailgarriak sortzen dituena. Jarraian, I.D.C editatu zuen, aitorpenak egitearen aurkako aitorpena.

Bere zigilua, Einmusika Recordings, funtsezko babesa da artista gazteentzat. Hamar urteren buruan bere gune gustukoena ere bihurtu zen, independente izaten eta paradigmarik gabe inspiratzen jarraitu ahal izateko. Serenade diskoarekin, Einmusikek  leku ezezagunetarako beste bidaia bat sortu zuen: lorategi sekretu batera, jolas-eremu ireki batera, ezagutzeke dagoen mundu batera.

23:00: Jonas Saalbach (Einmusika, Radikon, Bedrock / Alemania)

Jonas Saalbach teknoaren munduko ertzen eta mugen artean mugitzen da. Noizean behin, lurpeko erritmoak egiten ditu, eta beste batzuetan, aldiz, dantzalekuak sutan jartzen dituzten kantuak sortzen ditu. Karrera Berlinen hasi zuen, lehendabizi DJ bezala, eta, ondoren, zuzeneko set-ak eginez eta lanaldi osoko ekoizle gisa.

Edonon ditu jarraitzaileak Saalbachek, hasi Berlinetik eta Dubaira, Beirutetik eta Londresetik igarota, eta asko dira harekin lan egiten duten edo haren soinuan inspiratzen diren lagunak, tartean Einmusik, Sasse, MZ Sunday Luv edo Dahu. 2015ean, eszenatoki handietara iritsi zen Fusion festibalean eskainitako emanaldiarekin. Hala ere, oraindik oreka aurkitu nahian dabil jendez gainezka egoten diren kontzertu handien eta klub txikien artean —azken horietan hasi zen dena—. Einmusika Recordings-ekin ateratako Ancient Lake lehen disko arrakastatsuaren ondoren, beste album eta remix batzuk editatu zituen Bedrock, Moodmusic edo Katermukke bezalako diskoetxeetan. Kalitatea lortzea da haren helburu nagusia. Bere irrati-programa propioa dauka San Frantziskon, eta proiektu berri apartak ditu esku artean, beraz, datozen urteetan ere emango du zeresana.

22:00: Exhile (Someday Lab / Gipuzkoa)

Iñaki Cerqueira, “Exhile”, euskal DJ eta ekoizlea da. 1996an ekin zion bere ibilbideari Espainiako, Frantziako eta Italiako hainbat klubetan unean uneko DJ itzaltsuenekin arituz. Plateren atzean ibilbidea finkatu ondoren, 2013an musika-ekoizpenean hasi zen. 2017. urtean, 180 graduko bira eman zuen ekoizpen musikalago eta melodikoagoaren aldera, eta horrela, bigarren identitate bat garatu zuen Exhile ezizenarekin; hainbat diskoetxerekin sinatu ditu lanak harrezkero: Beatfreak Recordings, MIR music, Project 13, Awen Records, No-Words Music, Tres 14 Music, Crean Music Records, Shaker Plates, Affinitylab, De-Noize Records eta Rutterplatten, besteak beste.

Musika-arloan heldutasuna lortuta eta izen handiko ekoizle bihurtuta, 2016an zigilu berria aurkeztu zuen: Someday Lab. Bere lanak artista mordoak interpretatu eta erreproduzitu ditu, eta ospe handiko irratietan ere izan dira entzungai. Bere ibilbidean zehar klub eta irrati askotan aritu izan da, besteak beste: IbizaGlobalRadio, IbizaSonicaRadio eta PioneerDjRadio (Ibiza); Sonora, Livinstone eta Consorcio (Bilbo); Alien Disco (Erroma); Laboratorio eta Rock&Roll Circus (Madril); Day & Night (Canet, Frantzia); Universal (Lakuntza); Le Mua (Zarautz); Itzela eta Pagoa (Oiartzun); Mitika eta Pradva (Gasteiz); Sweat & Vicious (Durango); Jam (Bergara); 360 aretoa (Arrasate); eta Tunk (Irun).

Ordutegia

22:00etatik 01:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

15 € / 11 € Museoaren Lagunak

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera