GOITIOLTZA ESKOLA, BELAUNALDIEN ARTEKO BATASUNA ETA ELKARTZEA

  • Noiz

    2020/10/18

  • Ordua

    11:00

  • Web

    Bisitatu

Mungialdea eta Txorierria

Goitioltzako auzo-eskola hirigunetik urrunen dagoen Lezamako auzoetako batean dago. Bizkaiko Foru Aldundiak XX. mendeko lehen hamarkadetan sustatutako auzo-eskolen bereizgarri den eskualdetipologiaren adibide tipikoa da. Hori, zehazki, eraikuntza eta pedagogia prozesu horren amaieran eraiki zen, II. Errepublikan, 1935-36 bitartean, hain zuzen. Gaur egun, udal-txokoa, ekipamendu soziokulturala eta udalerriko familientzako eta bizilagunentzako elkargunea eta aisialdia daude bertan. Haren xehetasun guztiak aurkituko ditugu ibilaldi gidatu atsegin batean.

Ordutegia

11:00

Argibide gehiago

Erreserbak: 944556126; liburutegia@lezama.org Leku-kopuru mugatua.

Lezama. Hilario Astorki plaza

Eta gainera