Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa. Oroimenerako binetak. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa. Oroimenerako binetak. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)
  • Noiz

    2020/01/30(e)tik 2020/07/05(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoak berriz ere bere ateak zabaltzen ditu aldi baterako erakusketa interesgarri batekin, hots, "OROIMENERAKO BINETAK.

Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)"; Aline Soberon eta Txema Uriarte historialarien komisariotzapean.

Erakusketa hau uztailaren hasierararte egongo da erakusgai Gernikako Bakearen Museoan.

"Oroimenerako binetak" erakusketa hau ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetei buruz Txema Uriarte eta Aline Soberón historialariek egindako ikerketarena, hain zuzen.

Ikerketa horretatik sortu zen "Humor en tiempos de guerra - Guda garaiko umorea" erakusketa ere, Bilbon egina hiriko udalarekin eta BilbaoIzan-ekin batera. Gerora, Enkarterrietako Museoaren laguntzarekin, "Dibujantes en guerra-Marrazkilariak gerran" erakusketa egin zen, eta haren zati bat ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoan orain dagoen erakusketan.

Ikerketaren amaieran, izen bereko "Viñetas para el recuerdo"("Oroimenerako binetak") liburua argitaratu zen; lan horrek 300 bineta baino gehiago biltzen ditu, Alinek banan-banan berriz marraztuta.

1936ko gerran, prentsa premia-premiazkoproduktu bilakatu zen.

Errazionamendua non banatzen zen, zer babesleku antiaereotara joan, edota semearen, mutil-lagunaren edo senarraren berri jakin nahi izanez gero, egunkaria erosi beharra zegoen.

Eta garai hartako Bilboko egunkarietan binetak ugaritu egin ziren.

XVIII. mendearen amaieratik aurrera, metropolietako idatzizko prentsak binetak txertatzen zituen orrialde nagusietan, albiste bat ilustratu edo editorializatzeko.

Binetak, hortaz, gertakari edo gogoeta bat –normalean umore-ukitu batekin– garatzeko egindako marrazki artistikoak dira, eta kasu askotan presaz eginak.

Ibilbidean zehar ikus daitezkeen binetak hiru gai nagusitan banatu nahi izan ditugu: eguneroko bizitza, bonbardaketak eta nazioarteko egoera.
Nola ez, Gernika agertzen da bineta hauetan.

Herri horren bonbardaketa bidegabeak eta justifikaezinak gerra egiteko modu berri bat agertzen du, gaur egunera arte iraun duena gainera.

Arrazoi asko direla eta, Gernika ikur bat da askatasunaren bila buru-belarri dabiltzan pertsona eta herrientzat.

Ordutegia

Martxotik urria

  • Astelehenetan: Itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Azarotik otsailera

  • Astelehenetan:
    Itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Urtarrila: mantenimentu obrak direla eta itxita egongo da 1etik 30era.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 5 €
  • Murriztua: 3 €
  • Aldi baterako erakusketara sarrera: 1 €
  • Gerra zibilaren aterpetxera + museora sarrera: 5 €
  • Doako sarrera: ICOM, 12 urtetik beherakoak, igandero eta egun berezi batzuetan (urtarrilaren 30a, Bake eta Ez Indarkeriaren Eskola Eguna; apirilaren 26a, Gernikako bonbardaketaren urteurrena; maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna; ekaina, Euskal Kostaldeko Museoen Eguna; irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna; abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna).
  • Bisita gidatuak (aldez aurretik hitzordua eskatuta): 30 €/talde (gehienez 25 pertsonatako taldeak)

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

Antolatzaileek

Museo Fundazioa Gernikako Bakearen

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa. Foru plaza, 1. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eta gainera