Foru Liburutegia. Tailerra: Escritura creativa

  • Noiz

    2020/02/12(e)tik 2020/06/10(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Carmen Plano

(Kazetaritzan lizentziaduna, hogei urte daramatza literaturari eta irakurmena eta idazketa sustatzeari buruzko prestakuntza-jarduerak ematen)

Aurkezpena

Idazketaren bidez sortzeko gaitasuna eta ohitura sorraraztea edota finkatzea xede duen jarduera da. Aldi berean, tailer honen bidez, sormen-prozesu horretatik eratortzen den autoezagutzaren arloan sakondu nahi da, bai eta haren pertzepzioaz gozatzen ere.

Helburuak

  • Idazketa praktikatzea
  • Idazteko eta irakurtzeko ohiturak finkatzea
  • Idazketaren ondoriozko norberaren sormen-unibertsoa deskubritzea edo finkatzea

Edukiak

  • Aurkezpena
  • Saio bakoitzean egin beharreko jarduerei buruzko azalpen-sarrera
  • Testuen idazketa inspiratuko duten dinamikak proposatzea
  • Haien berri ematea, iritziak eta iradokizunak elkartrukatuz
  • Idazkien estilo- eta ortotipografia-zuzenketa
  • Ozen irakurtzea: berrikuspen, bokalizazio eta enfatizazio egokiaren garrantzia

Metodologia

Lantegi guztiz praktikoa da, eta, arduradunak adierazten dituen proposamenetatik abiatuta, hainbat testuren sorkuntza bultzatu eta sustatuko da (hainbat estilotan eta generotan).

Testu horiek taldean nahiz banaka landuko dira.

Ordutegia

Otsailaren 12tik ekainaren 10era (asteazkenero)

18:00etatik 20:00etar

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa: Urtarrilaren 28tik otsailaren 11ra. Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu Ikastaro eta tailerrak). Epea urtarrilaren 28an 08:30etan irekiko da.

Gehienez: 15 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Bertan parte hartzeko ez da argazkigintzaren gaineko aparteko ezagupenik, edota gutxieneko ezaugarritako argazki-kamera behar –edozein kamera erabil daiteke.

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera