Foru Liburutegia. Euskarazko Irakurle Taldeak (I)

  • Noiz

    2020/01/30(e)tik 2020/06/04(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sarrera

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Edukia

Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.

Iraupena

2020ko urtarrilaren 30etik ekainaren 4ra, ostegunetan (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara

Helburuak

  1. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea.
  2. Azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea.
  3. Ikuspuntuak eta iritziak agertzea.
  4. Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea.
  5. Denon artean aberastea egindako irakurketa.

Metodologia

Lehendabiziko saioan azalduko da.

Dinamizatzailea: Txani Rodríguez (Laudio, 1977)

Kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikien gidoiak sinatu ditu, horien artean aipatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua ere argitaratu du: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Eleberri hauek ere kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016). Haurrentzako liburuetako idazlea ere ba da: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).

Irakurgaiak

  • Urtarrilak 30, Tailerren Gela: Aurkezpena.
  • Otsailak 13, Hitzaldi Aretoa: Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano
  • Otsailak 27, Hitzaldi Aretoa: Miren eta erromantizismoa / Ramón Saizarbitoria
  • Martxoak 12, Tailerren Gela: Iturria / Unai Elorriaga
  • Martxoak 26, Tailerren Gela: Bihotz handiegia / Eider Rodríguez
  • Apirilak 23, Tailerren Gela: Etxeak eta hilobiak / Bernardo Atxaga
  • Maiatzak 7, Tailerren Gela: Aitaren etxea / Karmele Jaio
  • Maiatzak 21, Tailerren Gela: Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola
  • Ekainak 4, Tailerren Gela: Kixotenean / Iñigo Astiz

Ordutegia

Ostegunetan (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izen emateak

2020ko urtarrilaren 15etik 29ra (epea urtarrilaren 15ean goizeko 08:30etan irekiko da), Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Gehienez: 20 pertsona (izen-ematearen hurrenkeran).

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

Programa: deskargatzeko, klikatu hemen

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera