El Pobaleko Burdinola. San Martineko portua

  • Noiz

    2020/05/09(e)tik 2020/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Muñatones Gazteluaren kokapenean ibai portu txiki batek garrantzi handia izan zuen.

Egun desagertuta dagoen San Martineko portuaz ari gara, zeinen inguruan Salazartarrek burdinaren merkataritzaren monopolio bat sortu zuten.

Leinuaren dorrea Barbadun ibaiaren ahoan eraiki zen, leku honek eskaintzen zituen aukera ekonomikoengatik.

Kokapen estrategiko paregabe bat baitzen Trianoko mendietatik ateratzen zen mea garraiatzeko.

Ibaiaren eremu nabigagarrian, portu txikiak sortu ziren kanabera eta padura artean, haien eginkizun nagusia izanda Somorrostroko burdina Kantauri itsasertzean zehar gidatzea kabotaje nabigazioaren bidez.

Porturik zaharrena San Martinekoa zen, 1212tik dokumentatuta baitago.

Lehen Salazartarrak tokira iritsi baino ehun urte lehenago, alegia.

Heltzen aurrenekoa Juan López izan zen, Inés de Muñatones-ekin ezkondu eta gutxira.

Orubea emakumearen familiatik zetorren eta, azkenean, egun ezagutzen dugun gazteluak bere izena hartu zuen.

Salazartarrek ontzidi propia zeukaten -10 itsasontzi Loperen garaian!-, Baiona, Donibane Lohizune eta Capbretoneko portuetara iristen zirenak.

Gainera, portura mea eramaten zuten garraiolariei zergak kobratzen zizkieten, justizia kontrolatzen zuten eta XV. mendean hamaika burdinola zituztela dakigu.

Beraz, bere garaiko burdinaren jaunak zirela esan dezakegu.

Gaur egun zaila egiten zaigu marea gazteluko harresietara ailegatzen zela imajinatzea, haien parean burdina garraiatzen zuten gurdiak eta itsasontziak igarotzen zirelarik.

Iraganera bidaiatzeko hemen partekatzen ditugu Javier Gandarillasek egindako marrazkiak, Loperen garaiko paisaia irudikatzen dutenak, 1450. urte inguruan.

Dorreak ibarra menperatzen du, Kotorrio ibaiaren ertzean -Barbadun ibaiarekin elkartu aurretik-, portua eta San Martineko baseliza alboan dituela.

Hareatzak aurrera egin ahala nabigazioa ezineko bilakatu zen gune honetan eta aktibitatea Lavalle eta Pobeñako portuetara pasatu zen, ibaian behera.

Barbadun ibaiaren itsasadarraren inguruan, eremu murriztu batean, burdina ontziratzeko leku ezberdinak erabili izan dira, Erdi Arotik XX. mendeko bigarren erdiraino.

Jarduera honek herri honen bizitza, paisaia eta lanbideak gidatu ditu mende hauetan zehar.

El Pobaleko Burdinola. Barrio de El Pobal Auzoa z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera