La Encartada Fabrika-Museoa. Txapel Txapelduna erakusketa

  • Noiz

    2021/03/22(e)tik 2021/05/18(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Enkarterriak

Aldi baterako erakusketa: Txapel Txapelduna

La Encartada Fabrika-Museoak fabrikako langile ohi batek, Loli Bringas Urraburuk, Athletic Clubek -orduan Atletico Bilbao zenak- Real Madrilen aurka 1958an jokatu zuen kopako finalerako egin zuen jatorrizko txapela jarri du ikusgai; final horri "hamaika baserritarrena" esaten zaio.

Jatorrizko txapela La Encartada Fabrika-Museoari laga zaio gordailuan, 2021eko martxoaren 22tik maiatzaren 18ra arte, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen den egunera arte.

Ordutegia

Museoko irekiera ordutegian

  • Azaroaren 1etik apirilaren 30era:
    Asteartetik igandetara: 10:00etatik 14:00etara
  • Maiatzaren 1etik urriaren 31ra eta Aste Santuko Ostirala eta Larubatean:
    • Asteartetik larubatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
    • Igandetan eta Jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara

Itxita astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 5,50 €
  • Murriztua: 3,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak
  • Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak egiaztatuta, MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusitxartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna

Informazio gehiago

La Encartada Fabrika-Museoa. Peñueco auzoa, 11. 48800 Balmaseda (Bizkaia)

Eta gainera