Euskararen Etxea. Bilboko “Ikusi eta Ikasi” egitarauko hiru ekitaldi Euskararen Etxean egingo dira

  • Noiz

    2020/03/06(e)tik 2020/04/24(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleon Topaguneak ondutako ekimena da “Ikusi eta Ikasi” zikloa, zeinak euskara eta aisialdia biltzen ditue.

Familia eta gaztetxoentzako, 4 eta 10 urte bitartekoentzat, ekitaldiz osatutako egitaraua da, eta Bilboko hamaika auzotara iritsi ohi da.

Aurtengoa 16. edizioa izango da eta otsailetik maiatzera bitarte egingo da.

Bada, egitarau horren baitan jasotako hiru ekitaldi Euskararen Etxean egingo dira.

Martxoaren 6an, halaber, Mozorro Mitologikon Tailerra egingo da, 17:15en eta 18:30ean: “Mozorro mitologikoak prestatuko ditugu goma ebarekin, kartulinarekin eta beste material batzuekin: Sorginaren txanoa, Akerren adarrak, Mari Teiletakoren hegalak, Tataloaren begia, Ilargi, Eguzkia, Herensugea…

Eta guztion artean Akelarre bat egingo dugu!”.

Apirilaren 24an, birziklatutako musika tresnen inguruko tailerra egingo da, 18:00etatik aurrera.

Koloredun maraka “dibertigarriak” egiteko tailerra izango da.

Horrela, gure ukitu musikala eta beste erritmo batzuk uztartuko ditugu. Horretaz gainera,

Den Den Daiko izeneko Japoniako danborra egiteko aukera ere izango dute umeek.

Bi aurpegiko danborra da, zarata sakona eragiten duena.

Ikusi eta ikasi programaren bitartez, euskararen erabileran urrats bat gehiago eman nahi dugu, hain zuzen ere, euskara aisialdi eta gozamenarekin uztartzearena.

Hori horrela, aurtengo programak bi aukera eskainiko ditu:

familian (4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, haien gurasoek lagunduta) edo
lagunartean (8 eta 10 urte bitarteko gaztetxoak, helduen laguntzarik gabe) lagunekin parte hartzeko.

Ekitaldietan parte hartzeko izena eman behar da aurretik.

Informazio gehiagorako

Euskararen Etxea. Agoitz plaza 1. 48015 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera