Euskalduna Jauregia. Inauguración Bilbao Surf Film Festival

  • Noiz

    2021/05/19

  • Ordua

    18:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

OTSAILAREN 4TIK MAIATZAREN 19RA ALDATU DA INAUGURAZIO-DATA.

Data berria: 2021eko maiatzaren 19a

OHARRA 2021EKO OTSAILAREN 4RAKO TXARTELAK EROSITA ZITUZTENEI

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio neurri berriek sortutako murrizketak direla eta, otsailaren 4rako aurreikusita zegoen ekitaldia 2021eko maiatzaren 19ra atzeratu da.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz, taquilla.euskalduna@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.

Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.

LKBSFF 2021 (Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2021) surfaren inguruan garatutako jaialdirik handienaren bigarren edizioa da: zinema, argazkilaritza, kirola, ponentziak, prestakuntza, merkataritza eta musika elkarrekin biziko dira Bilboko erdigunean, Itsasadarrarekin paisaia gisa.

Inaugurazioa Euskalduna Jauregian izango da, maiatzaren 19ann, asteazkena, eta gainerako jardunaldiak Itsasmuseum-en arituko dira, maiatzaren 23an, domeka, amaituz.

Topaketa hauetan, bilbotarrek eta bisitariek surfaren munduko zaleekin eta protagonistekin nahasteko aukera izango dute, kirol-dokumental ikusgarrien, sortzaileen eta kirolarien hitzaldi inspiratzaileen eta parte hartzeko jardueren bidez.

Gainera, surf munduko produktu eta zerbitzu ezberdinak eskuragarri egongo dira Street Market baten. Hau guztia COVID-19k eskatzen dituen osasun-beharretara egokitutako protokolo batekin.

Topaketa honen bidez, surfaren mundua inguratzen eta elikatzen duten diziplinak partekatzea lortuko da, Bilbo euskal kultur hiriburua bezalako hiri batean, mundu osoan ezaguna den euskal kostaldeaz inguratuta.

Lau jardunaldi hauetan, kultur dibulgazioa, kirola, emakumeen protagonismoa eta ekologismoa sustatuko dira.

https://www.bilbaosurffilmfestival.eus/

Ordutegia

18:30etan

Argibide gehiago

Tarifak: 8,5 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera