Euskalduna Jauregia. Flamenco Euskalduna: Las Minas

  • Noiz

    2021/03/24

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ricardo eta Yolanda, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak.

Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».

Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan.

Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat.

Artistak

  • Ricardo Fernández del Moral (kantua eta gitarra)
  • Yolanda Osuna (dantza)

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 32 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera