Euskalduna Jauregia. “Poseidón”

  • Noiz

    2021/05/02

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

OHARRA:

“POSEIDÓN” IKUSKIZUN FLAMENKOAREN DATA ALDATU EGIN DA 2021eko MAIATZAren 2ra

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio neurri berriek sortutako murrizketak direla eta, “Poseidón” ikuskizun flamenkoa maiatzaren 2ra atzeratu egin da.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz, taquilla.euskalduna@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.

Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.

Flamenko-dantzari sevillarrak «Poseidón» izeneko obra osatu du.

Bertan, gizonen oinpean sufritzen duten gizonen alegoria erakutsiko digu; azkenean, premiazkoa suertatuko da jainko batek, Poseidónek hain zuzen, esku hartzea.

Amador dugu, seguru asko, munduko taulatu nagusien gainean ari den artistarik onena.

Autodidakta da, eta «Errebelazio artistaren» saria eskuratu zuen Sevillako Flamenko Biurtekoan.

Pasioz aritzen da dantzan eta flamenkoan; horregatik, maisu handi gisa aritu da arrakasta handiko hainbat ekoizpenetan.

Artistak

  • Amador Rojas (dantza)
  • Manu Soto (kantua)
  • José Tomas Jimenez (gitarra)
  • Sergio de Lope (txirula flamenkoa)

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 32 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera