Euskalduna Jauregia. Bilboko Udal Txistu Banda 2021-22

  • Noiz

    2022/01/31

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

  • URTARRILAK 31 ( 0E Aretoa)
    “Sua piztuz”. Zirkozaurre Konpainiarekin batera ikuskizun berria

    Arte eta giza espresioek hainbat aukera eskaintzen dituzte, horien arteko lotura eta sinergia berriak bilatzea ere garrantzitsua da. Bide horretatik Udalaren txistulari Bandak Bilboko uriko beste kultur erakunde batzuekin harremanetan ikuskizun hau aurkeztu nahi zian du. Zirkozaurre konpainiarekin batera ikuskizun berezia montatu nahi izan dute, printzipioz oinarri oso ezberdineko bi mundu batuaz.

  • OTSAILAK 9 (0D Aretoa)
    “Ilargi malkoak”. Proiekzio musikatua.

    Oraingo honetan Bilboko udalaren txistulari Bandak txisturako errepertorio berri batetara hurbildu nahi gaitu. Proiektatutako irudien bitartez atmosfera intimo eta sentsualago batean murgilduko gaituzte. Talde honek Euskalduna Jauregian eskaintzen duen denboraldiaren baitako kontzertu honen ezaugarriak mugimendua eta irudien aniztasuna izango dira.

  • OTSAILAK 21 (0D Aretoa)
    “Haziak eroan”. Inauterietako kontzertua

    Bilboko udalaren txistulari Bandaren doinuak forma arin eta bihurrietan agertuko zaizkigu eskenatokian. Honako honetan txistulariek beren doinuak laguntzeko euskal inauteriaren elementuak partekatu nahi zian dituzte. Sentsazio musikalak eta ikus-entzunezkoak elkarlotuz entzuleak giro berezi batean murgilduko dira.

  • MARTXOAK 7 ( 0D Aretoa)
    “Eki-izpiak”. Kantaldia Xabier Saldiasekin

    Nortzuk ez gara elkartu lagun artean gure abesti enblematikoak abestu eta une atsegin bat pasatzeko? Oraingoan ere aukera hori luzatu digute Bilboko udal txistularien bandak. Baina betiko abestiez gain, Egan taldeak bere ibilbide oparoan famatu egin dituen hainbat doinu ere abesteko aukera izango da. Nola ez talde honen sortzaile eta izpiritua izan den Xabier Saldiasen ahotsean. Berataz gain, laguntzaile izango ditugu Iñar Sastre eta Gorka Eskauriaza, pianoan eta baxuan hurrenez hurren.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 3,5 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera