Euskal Museoa. Dantza tradizionala Euskal Museora itzuliko da Aiko Taldearen erromeriarekin

  • Noiz

    2020/05/09

  • Ordua

    19:00etatik 20:30era

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bizkaiko erakundeak AIKO TALDEArekin egindako akordioak dantza tradizionalaren zabalkundearen ekimena sendotu eta finkatzen du.

Interesatuta dagoen pertsona orok aukera izango du Euskal Museoko klaustroko erromeria irekietan praktikatzeko eta gozatzeko.

Erromeriak azarotik maiatzera izango dira, hileko bigarren larunbatetan.

Dantza tradizionala Euskal Museoaren jardueren egitarauaren ardatz nagusietakoa izango da 2019-2020 ikasturtean.

Arrazoi horregatik, Aiko Taldea Bizkaiko erakundera itzuliko da, urte osoan zehar eskainiko duen erromerien agenda zabal batekin.

Museoak, zeina beti euskal kulturaren hedapena bilatzen dabilen, lehenengoa aurkeztuko du datorren larunbatean, abenduaren 7an, 19:00etan.

Jarduerara euskal dantza tradizionala ikasi eta ezagutu nahi duen pertsona oro dago gonbidatuta; hori guztia, AIKO Taldeak eskainiko duen erromeriak lagundurik.

Dantza egiteko estilo tradizionala sustatu eta bere balioaren zabalkundea nabarmentzen duen taldea da AIKO, dantza-musikari eta dantza-irakasleen kolektibo batez osatua.

Ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, Museoko klaustroak dantza tradizionalarekin trebatzeko beste aukera bat eskainiko du, ikastearen oinarrizko premisatzat hartzen dituen sinpletasun- eta naturaltasun-metodoaren bitartez.

Jardueran zehar, Mikeldi idoloaren inguruan, dantzaldi-erromeria batez gozatzeko aukera egongo da, Aikoko musikariak diren Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (soinua) eta Amaiur Cajaravilleren (kontrabaxua) eskutik; horiek guztiak Patxi Laborda dantza-irakaslearen zuzendaritzapean arituko dira.

Aukera paregabea Euskal Museoan AIKO Taldearen eskutik dantza tradizionala ezagutzeko eta Bilboko Zazpi kaleen bihotzean larunbat arratsalde batez gozatzeko.

Erromeriak, hileko bigarren larunbatetan

Interesatuta dagoen pertsona orok aukera izango du Euskal Museoko klaustroko erromeria irekietan praktikatzeko eta gozatzeko.

Ekimen honekin, Bizkaiko erakundeak turistak eta Museoaren noizbehinkako bisitariak erakarri nahi ditu, euskal kulturaren ohiko erakuskarian parte hartzeko aukera eskainiz, Aiko Taldearen eskutik.

Jardueran parte hartu nahi duten pertsona guztiek Gurutze kaletik sartu beharko dute Euskal Museoko klaustrora, eta sarrera euro batekoa izango da.

Aiko Taldearekin egingo diren erromeriak larunbat hauetan izango dira:

MAIATZAK 9

Euskal dantza tradizionalaren zalea al zara? Euskal Museoak erromeria aparta antolatu du, Aiko Taldearen eskutik.

Animatu, eta etorri tradizioaz bertatik bertara gozatzeko!

Ordutegia

19:00etatik 20:30era

Argibide gehiago

Tarifak: euro bat

Euskal Museoa. Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera