Euskal Herria Museoa. Hemingway & Euskal Herria

  • Noiz

    2021/03/31(e)tik 2022/01/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak "Hemingway & Euskal Herria" erakusketa zabalduko du.
Idazle amerikarrak Euskal Herriarekin izan zuen lotura aztertzen duen lehen erakustaldia da.

Euskal Herria Museoaren egoitza den Alegria jauregiak, Ernest Hemingway idazleari buruzko erakusketa bat aurkeztuko du martxoaren 31an. Objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta hainbat bitxikeriei esker, Nobel saridun idazleari buruzko atzera begirada ezezaguna planteatzen du, Euskal Herriko kulturarekin eta jendearekin izan zuen lotura sendo eta zabalaren lekuko gisa.

Night Before Easter – Pazko Bezperako Gaua" kontakizunaren euskarazko lehen edizioa

Erakusketaren osagarri, Euskal Herria Museoak eta Edorta Jimenezek, erakusketaren komisarioak, "Night Before Easter" (Pazko Bezperako Gaua) liburuaren euskarazko lehen edizioa aurkeztuko dute.

Martha Gellhorn-ek idatzitako kontakizun laburra; kazetari, gerra-erreportari eta Hemingway beraren bikotea izan zena. Kontakizunak idazleak berak eta Habanan bizi den euskaldun talde batek, gehienak pilotariak, bizi izandako festa gau bat jasotzen du.

Ekintzak eta bisitak

Museoak erakusketaren bisita gidatuak eskainiko ditu apiriletik aurrera eta idazlearen irudiaren eta lanaren inguruko hainbat ekintza antolatu ditu urtean zehar: Zine foruma, ipun-kontalaria, irakurraldi komentatuak, ibilbideak, hitzaldiak…

Bisita gidatuak

Igandero 12:00etan apirilaren 4tik aurrera.

Ordutegia

Ordutegi orokorra

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeak: 10:30etatik 14:30etara
  • Jaiegunak: 10:30etatik 14:30etara / 16:00etatik 19:30etara
  • Astelehenak: itxita jaiegunetan eta urriko azken astelehenean izan ezik

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua):

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeak eta astelehenak: 10:30etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Tarifa murriztua: 2 € (jubilatu txartela, 60 urtetik gorakoak, 26 urtera arteko gazteak, ikasle txartela, ezinduak, langabetuak, NEKATUR txartela eta 10 pertsona edo gehiagoko taldeak)

Doako sarrera: 12 urtetik beherakoak, eskola taldeen laguntzaileak, ICOM txartela, irakaslearen tartela, Nagusi Txartela, Puntuan Txartela, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an), Euskal Kostaldeko Museoen Eguna, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26an) eta larunbatero (Museoaren Eguna)

Informazio gehiago

Euskal Herria Museoa. Allendesalazar, 5. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eta gainera