Euskal Herria Museoa. Arrue eta janzkera herrikoia

Euskal Herria Museoa. Arrue eta janzkera herrikoia
  • Noiz

    2020/05/21(e)tik 2020/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

Janzkera pintura kostumbristaren eta artistak definitu nahi duen kulturaren elementu adierazgarria da.

José Arrue margolariaren heriotzaren 40. urteurrena dela eta, 2017an Euskal Herria Museoan artista honen inguruko hitzaldi bat ospatu zen, bertan Felix Mugurutza, Amaia Mujika (Euskal Museoa) eta Felícitas Lorenzo (Euskal Herria Museoa) bere lana eta bizitzari buruz hitz egin zuten.

Hitzaldi honetan, Amaia Mujikak José Arrue margolariak bere artelanetan euskal soineko herrikoiaren aldaketak eta bilakaera irudikatu zituela adierazi zigun, artista hau behatzaile aparta zela azpimarratuz, bere eszenak xehetasun handiz erreproduzituz, sinbolismoz beteak, iragana eta modernitatea seinalatuz, tradizioa eta hiria, baita pertsonaien janzkeraren bidez ere.

José Arrue-k beste autore batzuek aurretik erabilitako arketipoak erreproduzitzen zituen, hala ere, beste arketipo batzuk asmatu eta beste artista batzuk behin eta berriz erreproduzituko dituzten ikonoak sortu zituen, hauek XX. mendean euskalduntzat jotzen zenaren funtsa bihurtuz. 20 eta 30eko hamarkadetako artelanetan irudikatzen zituen pertsonaiak erabiltzen zituen eguneroko arropak esate baterako.

Emakumeak, motots baxuko zapia, txanbra (garai hartako emakumezkoen blusa), kolore argietako gona amantal txiki eta motz batekin tonu berberekoa, galtzerdi beltzak eta espartinak.

Gizonak, txapela, alkandora, gerrikoa, mila marradun prakak, marradun blusa luzea (denboran zehar luzatuko dena) eta espartinak.

Bere bizitzan zehar ikusi eta ezagutuko zituen soineko eta janzkerak ere erantsi zituen, artelanen protagonistek egingo zituzten erabilerara, kronologiara eta adin tartera egokituz.

Ehun, joskera, estanpatua, apaingarri etab.-en aldaketak barneratuz. Honekin ez du bakarrik garai bakoitzeko modari buruzko informazioa ematen, artelanetako pertsonaia bakoitzarena egoera zibila, adina, lanbidea, maila soziala, jatorria … ere.

Adibidez, Euskal Herria Museoko José Arrue barrutik erakusketan biltzen den "Orozkoko San Joan Portikoa" artelana miretsi dezakegu.

Bertan protagonistak igandeko jantziekin ikus ditzakegu, bakoitzaren identitatearen arabera aldatuko direnak.

Gizonen kasuan, elizateko alkateak haien ohikoa zen txapelarekin, oihalezko trajea, txaleko dotorea, alkandora, gerrikoa, zapatak eta makila edo gezi-puntako lantza ditu.

Gizon batzuk, seriean egindako hiru piezatako traje beltzarekin, alkandora gorbata gabe, txapela eta zapatak.

Beste batzuk, blusa, mahoizko praka urdinak edo mila marradunak, alkandora, txalekoa eta espartina ilunekin, edo artzaina, elastikoa, mila marradun prakak, galtzerdiak eta abarkekin ikus dezakeguna.

Hitzaldiaren bideoa

Euskal Herria Museoa. Allendesalazar, 5. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eta gainera