EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua: XX. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2021

  • Noiz

    2020/12/18(e)tik 2021/03/15(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

EuroBasquek 2001ean erabaki zuen, 50. urterrena egin zuelarik, Ikerketa Saria sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenerakin.

Hartara, 1951n sortutako EuroBasquen lehengo Zuzendaritza Batzordeko kide izandako gizon hura oroitarazi nahi dugu, europar gaien ikerlari eta intelektual nabarmena izan baitzen.
Sari hau, deialdiko unean gehien dioten europar eraikuntzako alderdiei buruzko azterketak eta gogoetak sustatzera zuzenten da.

Deialdia urtero egiten da.

Helburuak:

Gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur eguneko europar gaien inguruko gogoeta sustatzea.

Ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea.

Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.

EuroBasquen nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten ikerketak saritzea.

Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS Saria

Deialdia EuroBasque.

Egiten duena: Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.

Partehartzaileak: Unibertsitateko lizentziadunak edo goi  tituludunak diren ikerlariak, banaka edo ikerketa talde baten barruan.

Gaia: “Europar Batasunaren etorkizuna: Konferentziari egindako ekarpenak”

Lana: Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da.

Hornikuntza: 12.500 €
Lehen saria: 5.000 €, ikerketa proiekturik onenari.

Bi akzesit: 2.500 €-koak, epaimahaiak hautaturiko bi ikerketa proiektuetarako.

Akzesit bat: 2.500 €koa Euskal Unibertsitate sareko gazte batek egindako ikerketa proiektu onenarentzako.

Aurkezteko epea noiz bukatzen den: 2021eko martxoaren 15an.

EuroBasque FJL Universitas 2021 XX. Sariaren Oinarriak Online

EuroBasque FJL Universitas 2021 XX. Sariaren Oinarriak Online

Informazio gehiago nahi baduzue, sartu www.eurobasque.eus atarian edo deitu 945 12 35 38

EuroBasque. Avda. Portal de Gamarra 1, Oficina 104. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba- Álava)

Eta gainera