ESKOLATIK ESKOLARA.

  • Noiz

    2020/10/10

  • Ordua

    11:00

  • Web

    Bisitatu

Mungialdea eta Txorierria

Laukizek bi eskola-eraikin ditu: herritarrek “Beheko Eskola” eta “Goiko Eskola” deitzen diete. Bi eraikinen arteko distantzia bi kilometro eskasekoa da. Ibilbide gidatu horren eskutik, eskola horien arkitektura eta eboluzioa ezagutzeko aukera izango dugu, eta protagonisten eskutik (lehengo eta oraingo irakasleak eta ikasleak), mundu txiki hartan bizitza nola zihoan ikasiko dugu. Ibilbidean zehar, argazki eta adierazpen erakusketa txiki bat ere izango dugu ikusgai. Denboran zeharreko bidaia, Laukiz eta bertako biztanleak hobeto ezagutzera eramango gaituena.

Ordutegia

11:00

Argibide gehiago

Urriaren 10a (euskaraz) eta 17a (gaztelaniaz), larunbatak. 11:00etan

Erreserbak 946156612; jataondo@jataondo.org Txangoa autobusez egingo da. Era berean, ibilbide osoa autobusez egiteko aukera egongo da, oinez joan ezin duten pertsonen mugikortasuna errazteko.

Laukiz. Laukizko Goiko Eskola (Elizalde auzoa).

Eta gainera