EREÑO, MARMOL GORRIAREN USTIAPEN HISTORIKOTIK EREÑO BEHATOKIA PROIEKTU ARTISTIKORA

  • Noiz

    2020/10/10

  • Ordua

    11:30

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Ereñoko Marmol Gorri ospetsuaren erauzketa Geranda harrobian erromatarren garaitik egiten da, joan den mendearen erdialdera arte. Hainbat hamarkadaz geroztik huts eta bizigabe dauden inguru horiek inspirazio-iturri izan dira Le Patafisic Cabinet obraren egile Rober Garay eta Alberto Palomera artistentzat esku-hartze artistiko originala egiteko. Ereño Behatokia obrak bidaia egiten du ezkutuzko aro batetik, zeinean Memoria, Artea eta Natura elkarrekin uztartzen diren, Denborarekin elkarrizketa eraikitzen duten instalazio berritzaile garaikide batzuen interpretazioaren bitartez. Marmol gorriko Geranda mendia energiaz eta esanahiz beteriko lekua da ereñotarrentzat. Hori dela eta, Ereñoko Udalak, Urdaibaiko Turismo Agentziarekin batera, bisitaldiak antolatu ohi ditu toki horretara duela bi urtez geroztik, luxuzko anfitrioi diren sortzaile haien eskutik. Bisitaldi horiek orain Ondarearen Europako Jardunaldien esparruaren barruan aurkezten dira, bisitari guztiei paisaia kultural zirraragarri horretan kokatutako Arte eta Natura Galeria paregabe hori ezagutarazteko.

Ordutegia

Urriaren 10a eta 24a, larunbatak. 11:30ean

Argibide gehiago

Erreserbak: 946 254 621 telefonoan edo udala.ereno@bizkaia.eus helbidean
(Ereñoko udala)

Ereño. Ereñoko Udaletxearen plaza

Eta gainera