ERAIN, ERRIBERAKO AROTZERIA

  • Noiz

    2020/10/10

  • Ordua

    12:00

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zein bilakera izan du erriberako arotzeriak azken 500 urteetan? Bisitariak Erain ezagutzeko aukera izango du, hots, Itsasmuseum Bilbao-ren erriberako arotzeria proiektua. Erain-ek badu Bizkaiko XX. mendeko erriberako arotzeriari buruzko erakusketa, ogibide horrek joan den mendean izan zuen garrantzi soziala eta ekonomikoa testuinguruan jartzen duena. Izan ere, tailer bizia da, dinamikoa eta aktiboa, zeinean berrikuntza soziala, ezagutzaren transmisioa eta talde-lana ardatz nagusiak diren. Euskaldunako dikeak, 150 urtetik gorako historia dutenak, Bizkaiko itsas eta industri ondarearen funtsezko zati dira, eta horietan Itsasmuseum bildumako itsasontzi batzuetako batzuk daude.

Bisitaldian XX. mendean erriberako arotzerian erabili ohi ziren tresnen bilduma osoa aurkeztuko da, Mary Rose ontzi-hondarrean (Henrike VIII.aren bandera-ontzia, 1545ean urperatu zena eta itsasotik 1982 atera zena) aurkitu ziren tresnen argazkiekin alderatuz. Aldi berean, itsasontzien eboluzioa eta historiaren hainbat egoeratara nola moldatu diren azalduko da. Itsasontzien formak aldatzen dira, baina, nola aldatzen da ogibidea?, nola transmitzen da horien jakintza?.

Ordutegia

Urriaren 10a, larunbata. 12:00etatik 13:30era.

Argibide gehiago

Erreserbak: 946 085 500 telefonoan edo info@itsasmuseum.eus helbidean

Leku-kopuru mugatua (gehienez, 20 pertsona). Hitzordua behar da. Bisitaldia doan.

Bilbao. Museoko Erain tailerra / Museoko ataria. Ramón de la Sota kaia, 1

Eta gainera